Ahometan (berria): Zokotik ari dira dantzan

  • Ahometan (berria): Zokotik ari dira dantzan
berria.eus

  • Fecha13 de Septiembre
  • Temática Artes escénicas

Iker Tubia Errenteria

Dantzariak dira Jon Maia eta Oier Araolaza, euskal dantza tradizionalean heziak eta haziak. Bide desberdinak hartu dituzte, hala ere. Maiak, dantza tradizionaletik abiatuta, dantza garaikideko lanak aurkezten ditu nagusiki. Araolazaren dantza, ikerketa lerroak eta dibulgazioa tradizioari lotuak dira.

Elkarrizketa ez da euskaraz hasi, beste lengoaia batean baizik: gorputzaren hizkuntza unibertsalean. Borobilean jarri, eta dantzan hasi dira. Jauzi bat, elkarrizketatuak eta elkarrizketatzailea elkarrekin dantzan, elkarri begira. Irriz. Gero etorri da hitza. Mingaina dantzan jarri dute Jon Maiak eta Oier Araolazak, Euskal Herriko dantzaren nondik norakoez luze mintzatzeko.

Dantzagunean izan da hitzordua, dantza ikaskuntza eta sorkuntzarako Gipuzkoako gunean. Horren kudeaketa lanetan ere badabil Araolaza. Metro gutxira Lekuona dago, itxita. 2013ko planen arabera, arte eszenikoen sorkuntza fabrika beharko luke, eta han legoke Dantzagunea. Baina alderdien joko politikoak bertan behera utzi du asmoa. Oso gertu da ere Niessen kulturgunea, Maiaren lantoki nagusia: Kukai eta Errenteriako dantza eskola daude han. Dantzaz konpainiaren entseguaren gerizpean egin da solasaldia. Toki aproposa dantzan hasteko.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn