El grupo Supersuckers abre la nueva programacin de la Sala Helldorado para este mes

  • El grupo Supersuckers abre la nueva programacin de la Sala Helldorado para este mes

  • Fecha13 de Septiembre
  • Temática Música

AEBetako Supersuckers country-punk talde ezagunak irekiko du ostiralean Gasteizko Helldorado aretoak hil honetarako ondu duen programazioa. Estatubatuarrekin batera, Hipbone Slim rhythm and blues bandak joko du. Larunbatean, halaber, London Afrobeat Collective banda dantzagarria izango da oholtzan.

Supersuckers Tucson hirian eratu zen 1988an, eta Seattle hiriko Sub Pop zigilu ezagunaren bidez argitaratu zuen estreinako lan laudatua, 1992an, The Smoke of Hell. Handik bi urtera, La Mano Cornuda plazaratu zen, eta harrezkeroztik makina bat disko etorri dira, azkena, 2015ean, Holdin' The Bag (Acetate Records). Taldeak, hasieran, energia handiko punk-rock doinuak jotzen zituen, baina urteek aurrera egin heinean, country-a jorratzen hasi ziren. Hala, egun, country-rock egitasmoa da nagusiki, punk-rock zantzuak oraindik nabaritzen badira ere.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn