El camino de los apstoles de Arantzazu

  • El camino de los apstoles de Arantzazu
    Erakusketak ibilbide bat proposatzen du apostoluak sortzeko prozesuaren gakoak ulertzeko. IDOIA ZABALETA / FOKU
berria.eus

  • Fecha25 de Junio
  • Temática Artes visuales, Patrimonio, Otros

50 urte bete dira Oteizak Arantzazuko santutegiko apostoluak amaitu zituenetik. 200 piezako erakusketa bat jarri dute Oteiza museoan, urteurrena ospatzeko. Urriaren 27ra arte bisitatu ahalko da
 
Jorge Oteiza eskultoreak Arantzazuko santutegirako egin zuen obra konpromiso handiko proiektu bat izan zen harentzat; erronka bat. Artistak inoiz egin zuen obra publikorik garrantzitsuena izan zen, eta estetika erlijiosoak XX. mendean izan zuen berrikuntzaren ikur bilakatu zen. 1950ean hasi ziren basilika eraikitzeko lanak, eta horiek martxan zirela hartu zuen artistak apostoluak eta frisoa egiteko enkargua. Hainbat gorabehera tarteko, baina, 1969ra arte ez zuen amaitu. 50. urteurren hori ospatzeko, Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 erakusketa antolatu dute, bi egoitzatan: Altzuzako Oteiza museoan (Nafarroa) eta Oñatiko Gandiaga topagunean (Gipuzkoa). Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur fundazioak eta Arantzazuko frantziskotarrek sustatu dute egitasmoa. Iragan astean aurkeztu zuten Oteiza museokoa; han, proiektuari lotutako berrehundik gora estudioko eskultura egongo dira ikusgai urriaren 27ra arte, horietako asko inoiz erakutsi gabeak. Pieza horien bitartez ikus daiteke Oteizaren obra horrek zer bilakaera izan zuen sortze prozesuan. Gandiaga topagunekoa, berriz, hilaren 28an zabalduko dute, eta hori ere urriaren 27ra arte bisitatu ahalko da.

Eraikuntzak iraun zuen hogei urteetan, eskultoreak debekuei, abstrakzioaren eta errepresentazioaren arteko talkari eta bestelako gorabeherei egin behar izan zien aurre, baina lortu zuen amaitzea. Urte haietan obrak izandako bilakaerak erakusten du artistaren bilaketa kontzeptual eta sinbolikoa, baita garai hartan hutsaren eta espazioaren inguruan egin zituen gogoeta estetikoak ere. Izan ere, irudikapen erlijiosoa egiteko hautatu zutenerako, Oteizak hartua zuen abstrakziorako bidea, eta bere eskultura proiektua Arantzazuko enkarguarekin bateratu behar izan zuen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn