"Mari eta Gaileta Fabrika"

  • "Mari eta Gaileta Fabrika"
  • "Mari eta Gaileta Fabrika"

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.

Hamaika zaporetako gaileta kutxa irekitzen dugunean badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak ere, usteltzen direnak beste norbait etorri eta kutxa irekitzen duen arte.

Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.

Iragana eta gaur eguna ez dira hain ezberdinak. Horregatik, memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Hala, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu. Iragana jasoko du gaur eguna eraldatzeko.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen haur eta familiari zuzendutako antzezlana dugu “Mari eta gaileta fabrika”.

FITXA TEKNIKOA:

  • -Testua: Galder Perez
  • -Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
  • -Aktoreak: Ainhoa Artetxe, Nagore Gonzalez, Itxaso Paia
  • -Diseinu eta ilustrazioak: M. Biosca- J. Hinojosa
  • -Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • -Argazkiak: ilara
  • -Bideoa: Bideozbideo.com
  • -Soinua eta grabaketa: Asier Ercilla. Balea musika ideiak
  • -“Grebara” kantaren letra: Olatz Gorrotxategi eta Xabier Paya
  • -Irrati ahotsak: Ane Zabala eta Galder Perez
  • -Jantziak: La Rueca, eidabe
  • -Escenografia: ITX
  • -Ekoizpena: Eidabe


Laburrean

Euskadi, auzolana