Shakti Olaizola

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Shakti Olaizola
  • Shakti Olaizola

Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan. Arte Ederretan lizentziatua da. 2006an zirkuko diziplina ezberdinetan prestatzen hasi zen. Kontorsioa, akrobazia eta dantzan prestatu da gehien bat. Formakuntza ondorengo lekuetan egin du: Bilbo, Madrid, Barcelona, Buenos Aires (Argentina) eta Espace Catastrophe Bruselasen. Disparate Konpainiaren kide izan da eta ondorengo proiektuetan parte hartu du Euskal Herrian: Neska Kabaret eta Zirkun Zirko.

2012. urtean bere bakarkako proiektuarekin hasten da eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortzen du. 2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen eta Pyrénées de Cirque proiektuaren beka bat jaso zuen Lucio Baglivo-rekin egonaldi bat egiteko La Grainerie-n, Toulousen. Leioako 2014ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu da eta Espaina, Italia, Frantzia, Holanda, Alemania, Colombia eta Ecuadorreko hainbat jaialdietan ibili da jadanik.

2016an "Baldin Bada" izeneko sorkuntza berri batekin hasten da. Zirkua, musika eta pintura nahasten duen ikuskizuna da. 2017ko Maiatzan estrenatuko da Leioako Umore Azokan.

Webgunea


Euskadi, auzolana