Lasala

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Lasala

LASALAn, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainian, dantzaren eta argazkigintzaren arloetako artistak daude.

Konpainiaren xedea hizkuntza fisikoa eta estetika garaikidea sortzea da, kide guztien kezkak aintzat hartuz eta islatuz, eta, horretarako, etengabe ikertzen du.

2013an sortu zenetik, hemengo eta nazioarteko jaialdi askotara gonbidatu dute.

Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du, Dantzagunea zentroaren Sortutakoak programaren bidez. Aterpean artista egoiliarren programak ere lagundu dio. Donostia 2016 Fundazioaren laguntza ere izan du, Mugalariak programaren bidez. Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka koreografia-sorkuntzarako eta koreografia-produkziorako diru-laguntza jaso du  2014., 2015. eta 2016. urteetan, baita dantza-konpainiak sendotzeko diru-laguntza ere, 2017an.

LASALAren sortze-lanak:

2016 >> N O W

2016 >> TRIP

2015 >> LAUESKU 22

2014 >> LAUESKU

2014 >> HOOKED (still)

2013 >> HOOKED 

HOOKED lanak sari hauek lortu ditu:

  • Lehen saria eta publikoaren saria, 19ème Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies – Les Synodales lehiaketan (Sens, Frantzia).
  • Lehen saria, Alcobendas Hiriko Dantzaren eta Arte Eszenikoen IX. Nazioarteko Lehiaketan (Espainia).
  • Bigarren saria, Sortzaile Gazteentzako Madrilgo III. Dantza Lehiaketan (Espainia).
  • Bigarren saria, Sabadelleko VIII. Koreografia Lehiaketan (Espainia).
  • Dantzaren arloko aipamen berezia koreografia-une batzuen bikaintasun apartagatik, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokan (Espainia).

2015. urtean, Dantzaz Konpainiak GIZON HAIEK izeneko koreografia-pieza bat eskatu zion. Honako hauek ere programa horretan izan ziren: Itzik Galili, Jone San Martin, Lukas Timulak eta Christine Hassied. Pieza hori Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen.


Euskadi, auzolana