Salto!

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Salto!

Salto! sorkuntzak egitasmoa María Urcelay eta Leire Uchak bultzatu dugu. Arte eszenikoen munduan urte askotan ibiliak gara, bai antzerki, telebista edo zineman, guk sortutako lanekin edo beste konpainia batzuekin lan eginez.

Proiektu hau aurkezten dugu haurrentzako kalitatezko lanak sortzeko plataforma bezela. Publikoarekiko gertutasuna maite dugu, irudimena, jolasa, poesia, erritual eszenikoa, antzerki obra bat ikustearen bizipen bakar, errepikaezin eta hunkigarria. Batzuetan umeen munduan nabarmena den garrasi-antzerki joeratik ihes egin nahi dugu. Lengoaia sutil bat sortu nahi genuke imajinazioari leku egin diezaion.

Amak gara, eta plazer hutsa da gure seme-alabek guk kontatutako ipuinekin nola gozatzen duten ikustea eta antzerkia ikusten eta egiten zelan askatzen diren egiaztatzea. Istorioek hainbat gauza ulertzen eta adierazten laguntzeko daukaten potentziala izugarria dela argi daukagu, baita bizi garen mundua hobe ezagutu eta emozioak kudeatzeko ere bai.

Honegatik, oso motibatuta sentitzen gara eta prozesuarekin ikaragarri gozatzen ari gara. Espero dugu gure garra publikoari sentiarazi ahal izatea LAU gure lehen ikuskizunarekin.


Euskadi, auzolana