Berako Kultur Etxea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Berako Kultur Etxea

Hiru eremu ditu kultur etxeak: bulegoa, ekitaldi aretoa eta erakusketa gela.

ARETO NAGUSIA
Ekintza anitzetarako erabiltzen ahal da aretoa, bertzeak bertze:

  • Antzerkia: Mugaz Gain Jaialdia, Antzerkia eta Eskola programa, antzezpenak, etab.
  • Bertsolaritza: Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa, Nafarroako Bertsolari Txapeldunen Liga, Bertso antzerkia, etab.
  • Dantza: Dantza Eszena Jaialdia, Dantzari Ttiki Eguna, Bidasoaldeko Gazteen Folklore Jaialdia, etab.
  • Haurrendako ikuskizunak: magia, tailerrak, etab.
  • Hitzaldiak.
  • Ikastaroak: pintura tailerra, altzariak zaharberritzea, etab.
  • Musika: Ertz Jaialdia, kontzertuak, etab.
  • Zinema: Zinekluba, Nazioarteko Film Laburren Jaialdia, etab.
  • Etab.

Aretoaren bi aldeetan jantzitegiak daude.

ERAKUSKETA GELA
Erakusketa mota desberdinak egiten dira: grabatuak, eskultura, argazkilaritza, eskulanak, etab


Non

Euskadi, auzolana