BilbaoArte

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • BilbaoArte
  • BilbaoArte

Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:

  • Proiektu artistikoak garatzeko bekak.
  • Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak.
  • Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
  • Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
  • Artistak beste arte-zentroekin trukatzea.
  • Proposamen artistikoak Europako zenbait herrialdetan erakustea.
  • Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.

Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat.

 

AZPIEGITURAK

Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:

  • Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako.
  • 12 lagapen-gune, egitasmo artistikoak garatzeko.
  • Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia eta teknologia berrietarako tailerrak, filmazio-aretoa… Tailer hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute.
  • Hitzaldietarako aretoa.
  • Proiektuak burutzeko aretoak.
  • Liburutegi-kafetegia: aldizkaritegi bat dauka etengabe eguneratzen dena eta arte diziplina desberdinei buruzko agerkari eta katalogo ugari. Erabiltzaileek Interneten kontsulta dezakete, bideoak ikusi, eguneko prentsa kontsultatu edo nazio zein nazioarteko deialdi, beka zein bestelako ekintza artistiko-kulturalei buruzko informazioa hartu.

Non

Euskadi, auzolana