Kursaal

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Kursaal
  • Kursaal

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia, Rafael Moneoren obra arkitektoniko ikusgarri bat da. Kantauri itsaso parean kokatuta, hiriko kultura eta kongresu aktibitateen erdigunea da eta urtero 200 ekitaldi eta 500.000 ikusle baino gehiago biltzen ditu.

Beira zeharrargitsuzko bi kubok osatzen duten Kursaalek punta-puntako teknologiarekin hornitutako espazio balio-aniztunak ditu: 1.806 pertsonentzako edukiera daukan Auditorioa, bilera aretoak (15etik 575 pertsonako edukierarekin) eta erakusketa eremuak.

Era guztietako kongresu, konbentzio, jarduera, azoka, kontzertu eta ikuskizunak antolatzeko toki berezi eta aproposa da. Gainera, 15 urtetako esperientzia dauka dagoneko.

Eskaintza bereizgarri eta bitxia sukaldaritza zerbitzua da: taldeko burua Andoni Luis Aduriz da eta arrakasta ziurtatuta dago “Michelin bi izar” dituen sukaldari honen esperientzia eta sormenaren bermearekin.

 


Non

Euskadi, auzolana