Baluarte Auditorioa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Baluarte Auditorioa

Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriuma abian jartzearekin batera Baluarte Fundazioa sortu zen 2003an. Sorreratik bertatik, auditoriumaren beraren programazioari heldu zion, udazkeneko eta udaberriko denboraldietan eta beste ziklo osagarri batzuetan. 

Baluarte Fundazioaren bilakabidean, jarduteko esparrua zabaldu du eta, hartara, 2014az geroztik Punto de Vista jaialdiaren antolatzaile da Nafarroako Gobernuarekin batera.

2016ko irailaz geroztik, bere gain hartu du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kudeatzea eta bai Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren beste programa batzuk zuzendaritza horrekin batera antolatzea ere, hala nola Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea eta DNA Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia.


Non

Euskadi, auzolana