"Ghero"

Bilbao Azaroaren 20(e)tik azaroaren 21(e)ra
  • "Ghero"

3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Fitxa artistikoa

  • Pako Telleriak idatzi du dramaturgia
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Oholtza gainean: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada y Ane Pikaza
  • Eszenografoa: Ana Garay
  • Argi diseinua: David Rodríguez
  • Musikagilea: Iñaki Salvador
  • Diseinu grafikoa: Paradox
  • Argazkilaria: Mikel Alonso
  • Ekoizpen arduradunak: Pio Ordiz de Pinedo eta Myriam Gartzia
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa y Euskaltzaindia

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: helduak

 

 

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana