"Il Finto Sordo"

Bilbao Maiatzak 22
  • "Il Finto Sordo"

ABAO-OLBEk beste ziklo bat abiatuko du, genero lirikora gerturatzeko beste bide bat irekitzeko. Publiko guztientzako gune bat izango da, non kalitatezko ikuskizunak prezio oso merkeetan ikusi ahal izango diren.

Maiatzaren 22an, BBK Aretoan, Bilboko Kale Nagusian, Il Finto Sordo obra estreinatuko da, Manuel García sevillarrak konposatua eta Gaetano Rossik idatzia.

Hala, ABAO-OLBEk aspaldi taularatu gabeko opera bufo hau eskainiko du, Juan March Fundazioaren eta Teatro La Zarzuelaren laguntzarekin. Bi ekitalditan egituratua, gure musika-ondareko harribitxitxotzat joa da.

Koprodukzioaren zuzendaria Rubén Fernández Aguirre da, konpositore eta tenor sevillarraren musikan aditua, eta bera, halaber, operako pianista. Eszena-zuzendaria, berriz, Paco Azorín da, eta jantziak Juan Sebastián Domínguezenak dira.

Hauek dira abeslari-talde pribilegiatuko kideak: Cristina Toledo (Carlotta), Gerardo Bullón (Pandolfo), César San Martín (Pagnacca), Carol García (Lisetta) eta Damián del Castillo (Francuccio).

Fitxa

  • Carlotta: Cristina Toledo
  • Pandolfo: Gerardo Bullón
  • Pagnacca: César San Martín
  • Lisetta: Carol García
  • Francuccio: Damián del Castillo
  • Piano-tabernako pianista: Rubén Fernández Aguirre
  • Capitano: Francisco Fernández Rueda
  • Lobby Boy: Riccardo Benfatto
  • Musika-zuzendaria: Rubén Fernández Aguirre
  • Eszena- eta eszenografia-zuzendaria: Paco Azorín
  • Argiztapena: Paco Azorín
  • Jantziak: Juan Sebastián Domínguez
  • Koprodukzioa: ABAO, Teatro de la Zarzuela, Fundación Juan March
  • Iraupena: 70 minutu
ABAO-OLBE

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana