Gazteen Antzerki Topaketa 2019

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2019(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Gazteen Antzerki Topaketa 2019

Antzeztea gustatzen zaizu? Antzerkira joatea? Bai? Orduan, dagoeneko ezagutuko duzu Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa. Ekimen hau 88/89 urtean jarri zen abian zu bezalako gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. Gaur egun, bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoriaeta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.

Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean. Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako antzerki talde gehiago joan dira parte hartzen ekimen honetan. Egitasmo honi esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete topaketek irauten duten bitartean. Antzerki topaketaren saioak goiz eta arratsaldekoak dira Kutxa Kultur Kluban Antzoki ZaharreanLugaritz Kultur Etxean (Antigua) eta Gazteszenan (Egia Kultur Etxea). Gainera, Kontadores Gazte Zentroa taldeen eskura jartzen da, batez ere probasaioak egiteko lokala ez daukaten konpainiei uzteko, entsegu orokorrak bertan egiteko, Topaketatik kanpo haien antzezlanak aurkezteko, etab.

Antzerki eskola, tailerra edo talde bateko kide bazara, 14 eta 30 urte bitarte baduzu, eta hurrengo edizioan parte hartu nahi baduzu, egon adi. Otsailean deialdia egiten da eta inskripzio fitxak eta oinarriak zintzilikatzen dira Donostiako Udaleko Gazteriako webgunean 
(www.donostia.eus/antzerkitopaketa). Gure bulegotik pasa zaitezke ere, Agirren Miramon kalea 4, edo 943-481909 telefonora deitu eta zure taldea ezagutzera eman.

Antzerkia besaulkitik ikustea gehiago gustatzen bazaizu, edizio honen emanaldien programa osoa hemen duzu. 

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da: Antzoki Zaharreko, Gazteszenako eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak Donostia Kulturako webgunean erosi daitezke, maiatzaren 17tik aurrera; baita obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere. Kutxa Kultur Klubeko emanaldien sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Tabakalerako leihatilan. Taldeek sarreren erreserba egin dezakete Gazteriako telefonoan (943481909) erakustaldia irauten duen bitartean. 

Gainera, erakustaldia sari-banaketa festarekin amaitzen da. Festa honetan, antzerki, zinema eta telebistako pertsonaia ezagunek banatuko dizkiete sariak parte hartzen duten taldeei. 

 

 

donostia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana