Gaur, abuztuak 22, estreinatuko da Euskaldunan "De Caperucita a loba en slo seis tos"

  • Gaur, abuztuak 22, estreinatuko da Euskaldunan
deia.eus

  • DataAbuztuak 22
  • Gaia Arte eszenikoak

Gaur gauean estreinatuko da De Caperucita a loba en sólo seis tíos Euskalduna Jauregian. Pertsona bakarreko ikuskizuna da, zuzendaria, antzezlea eta gidoilaria den Marta González de Vegak egindakoa.

Azken garaietako bakarrizketa arrakastatsuenetakoa da. Bertan, González de Vega telebistako antzezle eta gidoilariak, laurogeita hamar minututan, ikus-entzuleen barreak eta algarak eragiten ditu, harremanen munduari buruzko gogoeta eginez.

Zer egin behar da “Txanogorritxo” izatetik “Otseme” izatera pasatzeko ahaleginean hil barik? Marta González de Vegak oso ondo ikasi du lezioa. Harremanen munduari buruzko oso azterlan zorrotza egin du, saiakeraren eta narrukoaren metodo ezagunean oinarrituta. Eta, narruko askoren ondoren, maitasunaren ondorengo patetismoa gainditzeko modurik onena barrea dela konturatu da. Bere iritziz, maitasunean denok funtzionatzen dugu berdin, modu berean patetikoak gara eta, ondorioz, egoera horretaz gozatzeko modu bakarra, esamolde hau aplikatzea da: “Barre egiten azkenak… denbora bikaina galdu du”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana