Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua

Donostia-San Sebastián Irailaren 1(e)tik azaroaren 30(e)ra
  • Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua

 

Diagnostiko eta Laguntza Finantzarioaren Zerbitzua

Kultura eta Sorkuntza Industriek ELKARGI SGRren laguntza jaso ahal izango dute enpresaren egoera ekonomiko/finantzarioa diagnostikatu eta baloratzeko, eta egoera hori hobetzeko gomendioak emango dizkie.

Azterlan horretatik eratorriko balitz epe laburreko edo epe luzeko finantzazioaren premiaren bat, ELKARGI SGRk dituen tresnak eskeiniko dira aholkularitza emateko.

HELBURUA

Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Enpresek tresnak eskueran izatea negozioaren eta beren altxortegiaren eboluzio ekonomiko/finantzarioaren kontrola eta jarraipena egiteko. Eta, dituzten finantzazio-premiak aztertutakoan, modu egoki batean eta baldintzarik onenetan bete ahal izatea.

Programa

1. LAN-SAIOA ENPRESAN

Enpresaren egoera ekonomiko/finantzarioaren ebaluazioa
- Egoera ekonomiko/finantzarioaren aurkezpena eta azalpen didaktikoa
- Negozioaren eboluzioa ezagutu ahal izateko adierazleak lantzea
- Finantzazioa lortzeko giltzarri diren adierazleak zehaztea.

Negozioaren eboluzio ekonomiko/finantzarioaren jarraipena egiteko tresnak ematea

Enpresa-proiektuaren aurkezpena KSIen aldetik
- Kultura/Sorkuntza Proiektua oraingoa eta etorkizunekoa
- Produktu/proiektu berriak
- Proiektu subentzionagarriak
- Hazkunderako helburuak eta jarduerak

Epe laburreko eta epe luzeko finantzazio-premien kuantifikazioa

Aurrekontuak egiteko tresnak ematea

2. LAN-SAIOA ENPRESAN

Enpresaren egoeraren BALORAZIO TXOSTENAREN aurkezpena
- Egoera ekonomiko/finantzarioaren eta zorpetzeko ahalmenaren balorazioa
- Altxortegiaren eboluzioaren balorazioa eta epe laburreko eta epe luzeko finantzaketa-premien analisia
- Finantzaketa-proposamena
- Gomendioak

BALDINTZAK deialdian aurkezteko:

- Aurretik ELKARGI SGRren gaikuntza-programa burutu izana

- Arlo ekonomiko/finantzarioan oinarrizko ezagutzak izatea edota enpresaren barruan arlo horretan lanak garatzea

Baldintza hauek betetzen ez badira, aukera emango da lehen deialdiko finantzen inguruko hezkuntza saioan izena emateko, ondoren, bigarren deialdiko programan parte hartu ahal izateko.

DOKUMENTAZIOA bi lan-saioen aurretik:

KSIek aurretik aurkeztu behar dituzte:

- Informazio ekonomiko/finantzarioa

- Kobrantzen eta ordainketen zerrendak

LAGUNTZA FINANTZARIOA

Finantzazio espezifikoa jartzen da Kultura eta Sorkuntza Industrien eskueran, epe laburreko eta epe luzeko premiak betetzeko

IZENA EMATEKO EPEA

2. Deialdia: ekainaren 24tik uztailaren 12ra arte

Jarduerak irailaren 1etik azaroaren 30arte burutuko dira

Informazio gehiago: T. 943 309 060 - formacion@elkargi.es

Web orria: www.ksiberritzaile.eus

Hizlariak

Isabel González

Finantza Hezkuntzan aditua. ELKARGI SGR

Elkargi

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana