URBANBATfest: Arte-jardueretarako deialdia

  • URBANBATfest: Arte-jardueretarako deialdia
URBANBATfest

  • DataMaiatzak 21
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak

Hiriak & Zaintzak

URBANBATfest jaialdiaren zortzigarren edizioak hiriari eta zainketei buruz hausnartzea proposatzen du Hiri-arkitekturak eta hiri-diseinuak baldintzatzen duen jarduera sorta handia hartzen dute barnean zainketek: atseden-beharra asetzea, osasuna zaintzea, intimitatea zaintzea, gozamena sentitzea, higienea, jolasa, afektuak… Jardunbide horiek eta beste batzuek hiriak osatzen dituzten bi egitura nagusiak mobilizatzen, zalantzan jartzen eta desafiatzen dituzte: etxeetako espazioa eta espazio publikoa, hiria etxea bailitzan jardutea eragiten duen –eta alderantziz– bategite adostailea ezarriz. Halaber, norbanakoaren gorputzarekiko arreta eta hiria (bir)naturalizatzeko beharra batzen dituzte.

2019/06/16 23:59an amaitzen da bi deialdietarako aurkezpen-epea.

Nori zuzenduta dago

Edozein diziplinatan, arte-jarduerak egiten dituzten artista eta sortzaileei (banakoak edo kolektiboak). Jaialdiaren edizio honetako gaiarekin zerikusia izan behar dute arte-proposamenek: hiriari eta zainketei gaiarekin, hain justu.

Deialdiaren oinarriak

Bidali zure eskabidea

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana