URBANBATfest: Proiektuetarako deialdia

  • URBANBATfest:  Proiektuetarako deialdia
URBANBATfest

  • DataMaiatzak 21
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak

URBANBATfest jaialdiaren zortzigarren edizioak hiriari eta zainketei buruz hausnartzea proposatzen du Hiri-arkitekturak eta hiri-diseinuak baldintzatzen duen jarduera sorta handia hartzen dute barnean zainketek: atseden-beharra asetzea, osasuna zaintzea, intimitatea zaintzea, gozamena sentitzea, higienea, jolasa, afektuak… Jardunbide horiek eta beste batzuek hiriak osatzen dituzten bi egitura nagusiak mobilizatzen, zalantzan jartzen eta desafiatzen dituzte: etxeetako espazioa eta espazio publikoa, hiria etxea bailitzan jardutea eragiten duen –eta alderantziz– bategite adostailea ezarriz. Halaber, norbanakoaren gorputzarekiko arreta eta hiria (bir)naturalizatzeko beharra batzen dituzte.

2019/06/16 23:59 orduan amaitzen da bi deialdietarako aurkezpen-epea.

Nori zuzenduta dago

Jaialdiaren aurtengo edizioaren gaia hiriari eta zainketei lantzen dituzten ekimen eta proiektuei zuzenduta dago. Ekimenak pribatuak zein publikoak izan daitezke, hirigintza, arkitektura, artea, gizarte-zientziak eta lankidetzako jardunbideak bezalako diziplinak uztartzen dituztenak, elkarrekin irtenbide berritzaileak imajinatzeko.

Deialdiaren oinarriak

Bidali zure eskabidea

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana