Mariasun Landak Rosalia de Castro PEN Galiziaren saria jasoko du


  • DataIrailak 30
  • Gaia Literatura

Euskal idazleak Galiziako PEN idazleen elkartearen saria jasoko du larunbatean, hilak 1, Santiagon

Mariasun Landa euskal idazleak Rosalia de Castro saria jasoko du, PEN Galizia elkartearen eskutik. Orain 16 urte sorturiko saria bi urtetik behin ematen da, eta aurten, Landaz gain, beste hiru idazle sarituko ditu: Cabo Verdeko Dina Salustio, Almudena Grandes espainiarra eta Alex Susanna katalana.

Euskal PEN Klubak gogorarazi duenez, ez da Landak jasotzen duen lehen saria. Aurretik, Euskadi Saria (1991) eta Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Sari Nazionala (2003) hartu ditu, eta hautagai izan zen Andersen sarian. Bere lan batzuk IBBY erakundearen Ohorezko Zerrendan sartu dira, eta 2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Saria jaso zuen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana