ATAE Ikastaroa: Iniciación Q-Lab

  • ATAE Ikastaroa: Iniciación Q-Lab
ATAE

  • DataUztailak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Ikastaroa: INICIACIÓN Q-LAB 

Datak: 2017ko irailaren 25-29 

Non: Intxaurrondo Kultur Etxea (Félix Gabilondo Plaza, 1. 20015-Donostia) 

Irakaslea: José Luis Vázquez Luengo 

Ordutegia: (40 eskola ordu) 9:30-13:30 eta 15:30-19:30 

HELBURUA:

Ikastaroaren helburua da oinarrizko ezagupenak ematea zuzeneko ikuskizun bat egiteko, editatzeko, diseinatzeko eta kontrolatzeko Qlab-aren bitartez. Qlab delakoa software berezia da, ikuskizun baten diseinurako elkar lotu daitezkeen sistema guztiak integratzeko diseinatua, hau da, bideoa, soinua, argiak, bestelako sistemak, motorrak, piroteknia eta abar, horretarako Midi, Osc edo denbora-kodeak bezalako komunikazio-sistemak erabiliz.  

HARTZAILEAK:

Hainbat espezialitateko teknikariak, eszena-diseinatzaileak, zuzendari tekniko eta artistikoak, diziplina anitzetako artistak, etab. 

EDUKINAK:

1. QLaberako sarrera.

2. Sistemaren preferentziak

3. Oinarrizko audioa, seinalearen fluxua zer den eta Qlabek nola sortzen duen ulertzea, audio preferentziak, erreprodukzio-sistemak, multibidalketa, patcheoa, etab

4. Oinarrizko bideoa: bideo-sistemak eta osagarriak, seinalearen fluxua, bideo-sistemaren lotuneak, surface, etab..

5. Audio aurreratua:  audio cues, mic cues, audio effects eta irratirako cues kontrola.
Bideo aurreratua:  bideo cues, kamera cues, video effects.

6. Argiak: argien sistema ulertzea,  dmx, arnet, htp, ltp, etab. eta Qlabek nola sortzen duen.

7. Kontrol-sistemak. Sareak,  Midi files, MSC, OSC.Timecode 

PARTE HARTZAILE KOPURUA: 15 

Ikasleek audioa lantzeko Mac ordenagailua eta aurikularrak eramango dituzte. Komenigarria litzateke bideoa lantzeko kanpo monitorea izatea. 

MATRIKULAREN PREZIOA:

ATAEko bazkideak eta elkartutako Empresa bakoitzaren lehen ikaslea..................250 €

Bestelakoak……..l..............................................................................................300 € 

MATRIKULAZIOA:

Plazak emango dira ikastaroaren matrikularen   zenbatekoa ATAEren edozein kontutan sartzearen ordenaren arabera (Kutxabank: 2095 0000 70 9103906098). “Kontzeptua” atalean ikaslearen    izena jarri behar da eta datuak(izen-abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa, e-maila) eta curriculuma info@atae.org helbidera bidali.

IZENA EMATEKO EPEA:

2017ko irailaren 15, edo plazak bete arte. 

MATRIKULAREN ZENBATEKOAREN ITZULKETA:

Onartuak ez diren ikaslegai guztiei matrikularen zenbateko osoa itzuliko zaie. Antolatzaileek matrikularen zenbatekoa itzuliko dute eskaera    justifikatuta dagoenean. 2017-9-11tik  aurrera aurkeztutako eskariek ez dute dirua itzultzeko eskubiderik ango. 

ATAEk (Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte  Profesionala) eta Donostia Kultura laguntzarekin antolatzen du ikastaro hau.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri