Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburu bilduma

  • Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburu bilduma

  • DataAzaroak 20
  • Gaia Ikusizko arteak

San Telmo Museoak bere webgunean Gabriela Cendoya Bergareche Collection argazki-liburu bilduma kontsultatzeko aukera jarri du.

Liburuak katalogatu ahala (orain arte 172 inguru dira) liburutegian jartzen ditu kontsultagai museoak, baina webgunean egindako eguneraketari esker, erabiltzaileak errazagoa izango du unean-unean katalogatuta dauden argazki-liburuen informazioa aurkitzea. Gainera, gaiari buruzko informazio osagarria ere topatuko du.

Orain arte katalogatutako liburuek, bestea beste, gai hauek lantzen dituzte: heriotza, propaganda, turismoa, zentsura eta hondamendi naturalak eta nuklearrak; egileei dagokienean, berriz, Alberto García-Álix, Lu Lantana, Cristina de Middel, Jon Cazenave eta Kazuma Obara daude, beste batzuren artean.

Maiatzean sinatutako akordioaren arabera, Gabriela Cendoyak bere argazki-liburu bilduma gordailuan utzi zion museoari, 1.400 alekoa, eta San Telmok bere gain hartu zuen bilduma publikoaren eskura jartzeko konpromisoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana