Asmoz ikastaroa: Gidoi eraginkorrak egiteko oinarrizko teknikak

  • Asmoz ikastaroa: Gidoi eraginkorrak egiteko oinarrizko teknikak
Asmoz

  • DataAbenduak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko produktuez inguratuta bizi gara: asko landutako film luzeak edo telesailak ditugu, baina baita film laburrak edo iragarkiak. Aurrerapen teknikoek eta kostuen merkatzeak ia edonork bere istorioa filmatzeko aukera ematen du, baina… zer kontatu? Nola egin? Nola lortu zure kontaketak pantaila gainditzea?

Ikastaro honek hori lortzeko gakoak emango dizkizu, aspaldi kontatu nahi zenuen istorioa eraikitzen lagunduz.

HELBURUAK

  • Irudien bidez idaztearen ideia eskuratzea.
  • Ikus-entzunezko gidoi baten eraikuntzan parte hartzen duten faseak ulertzea.
  • Gidoi baten idazteketarako teknikak eta tresnak ulertu eta praktikatzea.
  • Proiektu pertsonal baten idazketa garatzea.

EGITARAUA

1. Ikus-entzunezko hizkuntza
1.1 Irudien bidez idaztea
1.2 Ikus-entzunezko idazketaren eta literatura idazketaren arteko desberdintasunak
1.3 Gidoi idazketaren formatua

2. Sormena
2.1 Zer kontatu? Premisa
2.2 Nola eta non aurkitu inspirazioa?
2.3 Sormen teknikak

3. Argumentua
3.1 Argumentu motak
3.2 Egitura 3 aktutan
3.3 Syd Field eta Linda Segerren paradigma
3.4 Heroiaren bidaia
3.5 Beste egitura motak

4. Pertsonaiak

4.1 Zergatik dira ezinbestekoak?
4.2 Karakterizazio psikologikoa
4.3 Iragana sortzea
4.4 Pertsonaien mapa
4.5 Transformazio arkua


5. Gidoiaren idazketa
5.1 Eskaleta.
5.2 Eszenaren barne egitura
5.3 Elkarrizketak

HARTZAILEAK

Ikus-entzunezko teknikak eskuratu nahi dituzten ikasle zein profesionalak.

METODOLOGIA

Formakuntza hau metodologia teorikoa-praktikoan oinarritzen da eta ikasgai bakoitzak azalpen dinamika bat izango du. Horrekin batera, gai bakoitzak idatzizko ariketak izango ditu, horrela ikastaroaren bukaerarako ikasleak idatzizko proiektu pertsonal bat garatua izan dezan.

Ikasleak proiektu pertsonala honako hiru hizkuntzateko batean idazteko aukera izango du : gaztelania, euskara edo inglesa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana