Europar Batasunak Conexiones improbables Plataforma Jardunbide Egokien adibide gisa aitortu du

  • Europar Batasunak Conexiones improbables Plataforma Jardunbide Egokien adibide gisa aitortu du

  • DataApirilak 23
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
  • Info Gehiago

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilak 23.

MOC-eko (Open Method of Coortination) Estatu kideen lantaldearen txostenak, politika publikoek ekintzailetzaren garapenean duten funtzioa eta kultur eta sormen-alorrek duten gaitasun berritzaileari buruz diharduen ikerketa batean, Conexiones improbablesen metodologia aitortu du Jardunbide Egokien adibide moduan, “Erabiltzaileak bultzatutako elkar-sorkuntzako politika inspiratzaileen adibideak” izeneko atalean.

Txostenak 5 esparru ikertzen ditu (eremua, egiturak, lankidetza, erabiltzaileak eta lurraldea) eta Jardunbide Egokiaren adibide gisa estatuko 3 ekimen besterik ez ditu aipatzen: Conexiones improbables, Barcelona Laboratori (erabiltzaileen atal berean) eta Barcelona Arts Factories (lurraldearen atalean) eta baita Madrilgo Factoría Cultural deritzona ere (European Creative Hubs Network-en barruan). Aitortza horrek, estatuko berrikuntzako kultur metodologien garapen arloaren buru jartzen du euskal Plataforma, eta Finlandia, Norvegia, Holanda, Alemania edota Austria bezalako herrialdeetako ekimen publiko zein pribatuen maila berean ere bai. Conexiones improbables Plataformak hibridazio-metodologia bat garatu du, oinarri artistiko eta kulturaleko berrikuntza irekiko proiektuak egiteko. Metodologia horretan era guztietako enpresa eta erakundeen (fundazioak, klusterrak, elkarteak, GKE-k…) premiak eta erronkak artista eta sortzaileen sormenarekin eta esperientziarekin konbinatzen dira, emaitza ezberdinak lortzeko. Berrikuntza arduratsua sustatzen du inpaktuetan, jasangarria, konprometitua, disruptiboa eta erradikala. c2+i (Kultura, Sormena, Berrikuntza) euskal aholkularitzak bultzatzen du Plataforma eta orain arte 300 proiektu inguru egin ditu. Horietako asko Euskal Herrian egin baditu ere, estatuan zein nazioartean ere lan dezente egin ditu, eta erreferente da Ekonomia Sortzailearen alorrean. Horren adibide da azkeneko hilabetean Montevideon izan dela Ikerketa eta Berrikuntzako Agentzia Nazionalaren (ANII) eskutik eta baita San José-n (Costa Rica) ere, han ospatutako “Vitanima C”-ExpoPyme foroan.

Conexiones improbables Plataformak N.I.C.E. saria (Network for Innovations in Culture and Creativity in Europe) jaso zuen 2014. urtean.

Sektore kultural eta sortzailearen papera

MOC-en txostenak adierazten duenez, sektore kultural eta sortzaileak paper garrantzitsua betetzen dute gizartearen etengabeko aldaketetan, eta ekonomia sortzailearen erdigunean kokatzen dira. Sektore horiek soluzio berritzaileak eta sortzaileak sortzen dituzte era askotako erronkentzat, enpleguari eta inklusioari laguntzen diete, beste sektore batzuetan berrikuntza sustatzen dute eta bizi berria ematen diete gainbeheran dauden alorrei, hiri- eta landa-eremuen plangintzei kemena emanez.

MOC-en txostena hemen jaitsi daiteke:

https://publications.europa.eu/en/publication-detail/-/publication/5d33c8a7-2e56-11e8-b5fe-01aa75ed71a1/language-en/format-PDF

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana