Kultura- eta sorkuntza-jardueraren balioa eraldaketarako motore gisa

  • Kultura- eta sorkuntza-jardueraren balioa eraldaketarako motore gisa

2017ko uztailean Kultur eta Sormen Hirien Behatokia egitasmoa abiatu zuen Europako Joint Research Center delakoak (Ikerketa Zentro Erkideak). Tresna honek hirietan kultura eta sorkuntzaren alde egiten diren ahaleginak balioan jartzea du helburu. Lehenengo edizioan ia 170 hiritako datuak batu eta eskuragai jarri dituzte, kultura sustapenak garapenaren isla ez ezik, gizarte eta ekonomiaren aurreratzean duen eragina ere nabarmentzeko. Valentina Montaltok, Joint Research Centerreko kultura eta sormen industrietan adituak, egitasmoaren xehetasunak azaldu dizkigu.

 

[ENG] The idea of the Monitor comes from the heart of the Joint Research Centre of the European Commission. Was there any background to facilitate the start up of the project? What were the priority objectives when it began?

The Cultural and Creative Cities Monitor project has been developed in the context of a novel European policy framework that has been put in place over the last decade.

Since the adoption of the first ‘European Agenda for Culture in a Globalising World’ (2007), culture has taken an increasingly prominent place in European Union policymaking. The transversal dimension of culture and creativity as a contributor to smart, inclusive and sustainable growth and as a catalyst for innovation in a wider economy has been recognised in different EU policy documents, such as the Communication on promoting the cultural and creative sectors of growth and jobs in the EU (2012), the Communication on cultural heritage (2014), the European Parliament Resolution on a coherent EU policy for cultural and creative industries (2016) and, lastly, the New European Agenda for Culture (2018).

Governments at all levels (local, regional, national and European) have thus progressively invested in culture and the creative sectors (CCS) as competitive economic sectors in their own right and having broader impacts on society as a whole. But it is at city level that the transformative power of CCSs is best experienced. CCSs tend to concentrate around cities to benefit from mutual learning or availability of workers with relevant skills. In turn, they generate positive effects in the areas where they are located, ranging from improved image and increased attractiveness of skilled individuals, investors and tourists to revitalised local economies and greater social pride.

Data availability at city level is crucial to understand how culture and creativity are spread across Europe. This enables the impact assessment of CCSs on the economy, peoples' lives and ultimately supports evidence-based urban policy-making. The new "Urban Agenda for the EU" promotes the production of reliable data to enhance the knowledge base on urban issues as well as the exchange of knowledge and best practices. However, mapping cultural and creative assets and measuring their value and impact in a systematic and comparable way across Europe remains a challenge, with no shared definitions or metrics, particularly at city level.

The Joint Research Centre (JRC), the in-house research centre of the European Commission, has developed the Cultural and Creative Cities Monitor in order to start filling this information gap.

The Cultural and Creative Cities Monitor provides a common evidence base on culture and creativity at city level to:

  • Support policy makers in identifying strengths, assessing the impact of policy action and learning from peers.
  • Illuminate and communicate the importance of culture and creativity for improving socio-economic perspectives and resilience.
  • Inspire new research questions and approaches to studying the role of culture and creativity in cities. 

 

[EUSK] Behatokiaren gaineko ideia Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Erkidean sortu zen. Zentro horrek ba al zeukan proiektua abian jartzen lagunduko zuen aurrekaririk? Zer lehentasunezko helbururekin jarri zuen abian bere ibilbidea?

Kultur eta Sormen Hirien Behatokia izeneko proiektua Europan azken hamarkada honetan garatu den politika-esparru berri baten testuinguruan sortu da.

«Kulturako Europako Agenda globalizazio-bidean dagoen Mundu batean» (2007) izeneko lehenengo agenda ezarri zenez geroztik, kulturak gero eta leku garrantzitsuagoa izan du Europar Batasuneko politikak egiteko garaian. Kulturak eta sormenak hazkunde adimentsua, inklusiboa eta jasangarria lortzen laguntzen duen faktore gisa eta ekonomia zabalago batean berrikuntza katalizatzeko tresna gisa izan duten zeharkako dimentsioa Europar Batasuneko hainbat dokumentu estrategikotan aitortu da, esate baterako Europar Batasunean kulturako sektoreak sustatzeari eta hazkundea nahiz enplegua sortzeari buruzko jakinarazpenean (2012), Kultura-ondareari buruzko jakinarazpenean (2014), Kulturaren eta sormenaren sektoreetako Europar Batasunaren politika koherenteari buruz Europako Parlamentuak emandako Ebazpenean (2016) eta, azkenik, Kulturako Europako Agendan (2018).

Maila guztietako gobernuek (tokikoa, eskualdekoa, nazionala eta Europakoa) pixkanaka-pixkanaka inbertitu dute kulturaren eta sormenaren sektoreetan (KSH) sektore ekonomiko lehiakorrak izateko eskubidea irabazi dutelako eta gizarte osoan eragin handiagoa dutelako. Baina KSHek eraldatzeko duten ahalmena hiri-mailan ikusten da batez ere. KSHak hirien inguruan elkartzen dira elkarrengandik ikasteko edo trebakuntza nabarmenak dituzten langileak lortu ahal izateko. Era berean, ondorio positiboak sortzen dituzte kokatuta dauden eremuetan, esate baterako irudi hobetua eskaintzen dute eta erakargarriagoak dira pertsona kalifikatuentzat, inbertitzaileentzat eta turistentzat; horrez gain, tokiko ekonomiak suspertu egiten dira eta gizartearen harrotasuna handiagoa da.

Funtsezkoa da hiri-mailan datuak edukitzea kultura eta sormena Europa osora nola iristen diren ulertzeko. Horri esker, KHSek ekonomian eta pertsonen bizitzan duten eraginari buruzko ebaluazioa egin daiteke, eta, azkenik, ebidentzian oinarritutako hiri-politikak sortzen laguntzen da. «Europar Batasuneko Hiri Agenda» berriak datu fidagarriak sortzea sustatzen du, hiri-gaiei buruzko ezagutzaren oinarria hobetzeko eta ezagutzak eta jardunbide hoberenak trukatzeko. Dena den, aktibo kulturalak eta sormenezkoak kontzeptualizatzea eta aktibo horien balioa eta eragina Europa osoan modu sistematikoan eta konparagarrian neurtzea erronka bat da, definiziorik edo neurketarik ez dagoen une honetan, bereziki hiri-mailan.

Ikerketa Zentro Erkideak (IZE) –Europako Batzordearen barneko ikerketa-zentroak– Kultur eta Sormen Hirien Behatokia garatu du informazio hutsune hori betetzen hasteko.
Kultur eta Sormen Hirien Behatokiak kulturari eta sormenari buruzko ebidentzia-oinarri erkide bat eskaintzen du hiri-mailan honako honetarako:

  • Politikak sortzen dituztenei laguntza emateko indarrak zehazteko, esku-hartze politikoen eragina ebaluatzeko eta berdinetatik ikasteko garaian.
  • Kulturak eta sormenak duten garrantzia argitzea eta jakinaraztea ikuspegi sozioekonomikoak eta erresilientzia hobetzeko.
  • Ikerketari buruzko galdera berriak egitea eta ikuspegiak ematea kulturak eta sormenak hirietan duten zeregina aztertzeko.

 

[ENG] Cultural Vibrancy, Creative Economy and Enabling Environment are the three facets articulating the study. What aspects does each of them cover?

The Cultural and Creative Cities Monitor is intended to monitor and assess the performance of ‘Cultural and Creative Cities’ in Europe vis-à-vis their peers using both quantitative and qualitative data reflecting three major facets of cities’ cultural, social and economic vitality:

  • Cultural Vibrancy measures the cultural ‘pulse’ of a city in terms of cultural infrastructure and participation in culture.
  • Creative Economy captures how the cultural and creative sectors contribute to a city’s employment, job creation and innovative capacity.
  • Enabling Environment identifies the tangible and intangible assets that help cities attract creative talent and stimulate cultural engagement.

[EUSK] Kultura-bizitasuna, ekonomia sortzailea eta ingurune egokia dira azterlana egituratzen duten hiru eremuak. Zer alderdi aipatzen ditu eremu horietako bakoitzak?

Kultur eta Sormen Hirien Behatokia kultur eta sormen hiriek beren berdinekin alderatuta Europan duten errendimendua monitorizatzeko eta ebaluatzeko sortu da; horretarako, hirietako kultura-gizarte- eta ekonomia-arloko bizitasunaren hiru alderdi garrantzitsu islatzen dituzten datu kuantitatiboak eta kualitatiboak erabili dira:

  • Kultura-bizitasunak hiri baten «pultsu» kulturala neurtzen du kultura-azpiegiturari eta kulturan duen partaidetzari dagokionez.
  • Ekonomia sortzaileari esker jakin daiteke kulturaren eta sormenaren sektoreek nola laguntzen dioten enpleguari, enplegu-sorrerari eta hiri batek berritzeko duen gaitasunari.
  • Ingurune egokiak talentu sortzailea erakartzen eta kultura-konpromisoa sustatzen laguntzen duten aktibo ukigarriak eta ukiezinak identifikatzen ditu.

 

 

[ENG] What indicators have been taken into account when gathering quantitative information about the aforementioned three facets?

The Cultural and Creative Cities Monitor is intended to make it possible to assess the level of culture and creativity in cities and thereby to provide an evidence base to inform the development of culture- and creativity-related policies. The principal value added of the Cultural and Creative Cities Monitor is thus not in establishing rankings of the cultural and creative capacity of cities, but rather in helping cities understand the complex relationships among the many factors that contribute to a city’s capacity to produce and disseminate culture and creative content. This implies that there is no one single ‘formula’ to copy, but rather a spectrum of possibilities along which each city has to position itself on the basis of a deep and refined understanding of its own characteristics and of the local community’s priorities and goals.

In line with this view, the Cultural and Creative Cities Monitor not only provides an aggregate C3 Index score, but also allows for benchmarking on three sub-indices, 9 policy dimensions and 29 individual indicators.

Approximately 200 indicators were initially proposed and screened. These came from official and publicly available sources – mainly Eurostat, but also ETER (the European Tertiary Education Register), four university rankings (QS, ARWU, Times and Leiden), the Directorate-General for Regional and Urban Policy (DG Regio) – but also from web-based ‘experimental’ data sources (TripAdvisor).

29 indicators were ultimately retained based on their theoretical and statistical soundness. They cover a wide range of factors relevant to culture and creativity that can be addressed through policy action, namely: cultural facilities, numbers of visitors, jobs in culture and creativity, innovation, governance, transport, education, human capital and openness, and tolerance and trust.

[EUSK] Zer adierazle hartu dira kontuan aipatutako hiru eremuei buruzko informazio kuantitatiboa biltzeko garaian?

Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren helburua hirietako kultura- eta sormen-mailaren ebaluazioa egiteko aukera ematea da, eta, beraz, kulturarekin eta sormenarekin lotutako politikak garatzeko balio izango duen ebidentzia-oinarri bat ematea. Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren balio erantsi nagusia ez da, hortaz, hirietako kultura- eta sormen-gaitasunaren sailkapenak ezartzea, baizik eta hiriei laguntzea hiri batek kultura- eta sormen-edukia sortzeko eta hedatzeko duen gaitasunari laguntzen dioten faktore askoren artean dauden harreman korapilatsuak ulertzen laguntzea. Horrek esan nahi du ez dagoela kopiatu behar den formula bakar bat, baizik eta aukera sorta bat dagoela eta hiri bakoitzak aukera horietaz baliatu behar duela bere ezaugarriak eta tokiko komunitatearen lehentasunak eta helburuak sakonki eta bikain ulertu ondoren.

Ikuspegi horren ildotik, Kultur eta Sormen Hirien Behatokiak puntuazio agregatu bat ematen du C3 indize orokor batean, baina horretaz gain, hiru azpiindize, politiken 9 dimentsio eta 29 adierazle indibidual erkatuta ebaluatzea ahalbidetzen du.

Hasieran, 200 adierazle inguru proposatu eta hautatu ziren. Adierazle horiek iturri ofizialetatik eta publikoki eskuragarri zeuden iturrietatik iritsi ziren –batez ere Eurostatetik, baina ETER erregistrotik (Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Erregistroa), unibertsitateetako lau sailkapenetatik (QS, ARWU, Times eta Leiden), Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusitik (Eskualde ZN) ere bai–, baita webguneko datu «esperimentalen» iturrietatik ere (TripAdvisor).

Azkenean, 29 adierazle erabili ziren beren baliotasun teorikoa eta estatistikoa kontuan hartuta. Adierazle horiek kulturarako eta sormenerako garrantzitsuak diren eta esku-hartze politikoen bitartez landu daitezkeen faktore mota asko hartzen dituzte barnean; esate baterako: kultura-instalazioak, bisitari kopurua, kultura- eta sormen-arloko lanpostuak, berrikuntza, gobernantza, garraioa, hezkuntza, giza kapitala eta irekitasuna, eta tolerantzia eta konfiantza.

 

[ENG] Which cities in the Basque Country have participated in the first edition of the Monitor?

168 cities have been selected for the first edition, following three criteria:

  • Cities which have been or will be European Capitals of Culture (ECoC) up to 2019, or which have been shortlisted to become an ECoC up to 2021 – 93 cities.
  • UNESCO Creative Cities (including winners up to 2015) – excluding overlap with the ECoC, a further 22 cities.
  • Cities hosting at least two regular international cultural festivals running until at least 2015 – a further 53 cities.

These criteria were used to refine the list from about 1000 cities in Eurostat’s Urban Audit database down to 168 cities that are actively investing in arts and culture and that have good data coverage.

Two Basque cities were selected for the first edition of the Cultural and Creative Cities Monitor: Bilbao (as a UNESCO Creative City of Design) and San Sebastián/Donostia (as a European Capital of Culture in 2016).

[EUSK] Euskal Herriko zer hirik hartu dute parte Behatokiaren lehenengo edizioan?

Lehenengo ediziorako 168 hiri hautatu dira hiru irizpideren arabera:

  • Europako Kulturaren Hiriburu izan diren edo 2019ra bitarte izango diren hiriak, edo 2021. urtera bitarte Europako Kulturaren Hiriburu izateko aurretik hautatu direnak; 93 hiri.
  • UNESCOren Sormen Hiriak (2015. urtera bitarte irabazi duten azkenak barne) – Europako Kulturaren Hiriburuekin gainjartzea alde batera utzita–; beste 22 hiri.
  • Gutxienez 2015era bitarte nazioarteko aldizkako gutxienez bi kultura-jaialdi egin dituzten hiriak; beste 53 hiri.

Eurostaten hiri-auditoriaren datu-baseko 1000 hiriz osatutako zerrenda artean eta kulturan aktiboki inbertitzen ari diren eta datu-estaldura ona duten 168 hirira egokitzeko erabili ziren irizpide horiek.

Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren lehenengo ediziorako Euskadiko bi hiri hautatu ziren. Bilbo (UNESCOk Diseinu Hiri izendatu zuelako) eta Donostia (Kulturaren Europako Hiriburu izan zelako 2016an).

 

 

[ENG] The first edition of the project was carried out in July last year. How would you assess the first year using the tool? How will you follow up the project in the future? 

The Cultural and Creative Cities Monitor is being well received across Europe: it made on the FT frontpage and the OECD Statistical Newsletter, it was presented at the European Parliament as well as at international policy events such as the European Cultural Forum, and various cities have contacted the JRC to host a presentation of the Cultural and Creative Cities Monitor. The City of Bologna (IT), for instance, invited the JRC to present the Cultural and Creative Cities Monitor to local stakeholders. For the local government, the indicators’ scores confirm the need to support the IncrediBOL programme with a view to further strengthen the city’s creative economy.

The Cultural and Creative Cities Monitor represents a first step towards creating a better measurement and understanding of how diverse Cultural and Creative Cities behave and perform across Europe, based on a snapshot of the most recent years.

The 2017 edition of the Cultural and Creative Cities Monitor establishes a sound starting point but it is expected to be updated every two years in order to make sure that it remains both conceptually and statistically sound across countries, cities and time, and that progress can be tracked. The JRC team is in particular already exploring big data sources that would enhance the Monitor’s capacity to capture informal cultural venues – such as cultural galleries, for instance. Open Street Map and Facebook look particularly promising in this respect.

In addition, the ‘Cultural gems’ web mobile app will be released at the end of this year (2018) to help citizens engage with Europe's ‘hidden cultural treasures’ in a playful way (e.g. cultural treasure hunts) and complement the Cultural and Creative Cities’ profiles with their views.

[EUSK] Proiektuaren lehenengo edizioa joan den urteko uztailean egin zen. Zer balioespen egiten duzue tresnak lehenengo urtean izan duen ibilbideari buruz?. Zer jarraipen izango du proiektuak etorkizunean?

Kultur eta Sormen Hirien Behatokia harrera ona izaten ari da Europan: FT egunkariaren lehen orrialdean eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Buletin Estatistikoan azaldu zen; Europako Parlamentuan eta nazioarteko politikei buruzko ekitaldietan aurkeztu zen, esate baterako, Kulturaren Europako Foroan. Era berean, hainbat hiri harremanetan jarri dira Kultur eta Sormen Hirien Behatokiarekin Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren aurkezpen bat antolatzeko. Bolonia hiriak (Italia), adibidez, Kultur eta Sormen Hirien Behatokia gonbidatu zuen tokiko alderdi interesdunei aurkezteko Kultur eta Sormen Hirien Behatokia. Tokiko gobernuaren ustez, adierazleen puntuazioek egiaztatzen dute IncrediBOL programa babestu behar dela hiriko ekonomia sortzailea are gehiago indartzeko.

Kultur eta Sormen Hirien Behatokia kultur eta sormen hiriek Europa osoan jokatzeko eta jarduteko dituzten modu desberdinak hobeto neurtzeko eta ulertzeko tresna bat sortzeko lehenengo urratsa da, azken urteetako egoeraren arabera.

Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren 2017ko edizioa abiapuntu sendoa da, baina espero da bi urtean behin eguneratzea kontzeptuari eta estatistikari dagokionez herrialde, hiri eta une guztietan sendoa izaten jarraitzen duela eta aurrerapenari buruzko jarraipen bat egin daitekeela bermatzeko. Kultur eta Sormen Hirien Behatokiaren lantaldea, zehazki, kultura-leku informalei buruzko informazioa biltzeko Behatokiak duen gaitasuna hobetuko luketen makrodatu-iturriak aztertzen ari da. Kultura-leku horietako batzuk kultura-galeriak dira, adibidez. Gai horri dagokionez, Open Street Map eta Facebook oso etorkizun handikoak direla dirudi.

Halaber, «Cultural Gems» mugikorrerako aplikazioa urte honen amaieran aterako da (2018) herritarrek Europako «ezkutuko kultura-altxorrak» modu dibertigarrian ezagutu ditzaten laguntzeko (adibidez, kultura-altxorraren bilaketak) eta kultur eta sormen hirien profilak herritarrek beren ikuspegiekin osatzeko.

 

(Berezi hau 2018ko ekainaren 27an argitaratu zen)

Euskadi, auzolana