Abian da 2019ko Barandiaran Bekaren deialdian izena emateko epea

  • Abian da 2019ko Barandiaran Bekaren deialdian izena emateko epea

  • DataUrriak 29
  • Gaia Ondarea

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak beste behin ere ipini du martxan Barandiaran Ikerketa Beka. 2018ko urriaren 26an hasi eta azaroaren 30 bitartean Etnologia alorreko proiektuak aurkezteko epea izango dute interesatuek.

Epaimahaiak urtea amaitu aurretik emango du ebazpenaren berri -abenduaren 31 azken eguna izanik- eta behin beka onartuta, 2019an garatu beharko da proiektu saritua (ez da luzapenik onartuko). Halare, epaimahaiak ikusiko balu aurkeztutako proposamenek behar  adinako   baldintzak   eta  bermeak eskaintzen ez dituztela iritzi badiote.

Barandiaran Ikerketa Bekak 10.000 euroko zuzkidura izango du ohi bezala. Aurten, Fundazioak dei berezia egin nahi die ikertzaile berri gazteei euren proposamenak bidal ditzaten. Horrez gain, "soilik argitaratu gabeko lanak eta izaera propioa dutenak finantzatu ahal izango dira, eta ez neurri handiagoko beste proiekturen baten zati direnak, ezta aurretik  bestelako finantziazioren bat dutenak ere".

Oinarri guztiak hemen

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri