Elkanori buruzko antzezlana aurkeztuko du Loraldiak hilaren 22an

  • Elkanori buruzko antzezlana aurkeztuko du Loraldiak hilaren 22an
Berria

  • DataMartxoak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Irailaren 20an bostehun urte beteko dira munduari lehen aldiz bira eman zion espedizioa abiatu zuenetik, eta ordukoak gogora ekartzeko sortu dute 'Mundubira. Elkano, Primus'

“Sekula ez zitzaidan okurrituko Elkano gaitzat hartuta antzezlan bat ontzea”. Hala aitortu du Patxo Telleria gidoigile eta aktoreak. Juan Sebastian Elkano getariarrak parte hartu zuen espedizioari buruzko pieza egin zedila eskatu zion Loraldiak Telleriari; eta, azaldu duenez, asmo garbi batekin hasi zen lanean. “Mitoa deuseztatu nahi nuen. Ezagutzen dugun Elkanoren alde ezkutu edo gordina erakutsi nahi nuen: konkistatzailearena”.

Telleriaren hitzetan, mitoa deuseztatzeko, mitoa eraiki behar da lehenik. “Uste nuen ondo ezagutzen genuela Elkano, baina pixka bat arakatu eta irakurri ondoren konturatu nintzen oso gutxi dakigula berari buruz. Orduan, ikusi nuen ezin nuela mitoa deuseztatu, lehenik eta behin historia kontatu behar nuelako. Zer gertatu zen, non gertatu zen eta zer baldintzatan azaldu behar nuen, lehenik”. Bi alde ditu, beraz, Mundubira. Elkano, Primus lanak: “Ahalik eta modurik zintzoenean kontatzen dut zer gertatu zen; eta, bestalde, ikuspuntu kritikotik ere azaltzen du. Finean, Espainiako inperioaren ekintza izan zen Elkanorena, eta hori ere azaltzen da”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana