Musika Bulegoak 2018ko Musikaren Urtekaria argitaratu du

  • Musika Bulegoak 2018ko Musikaren Urtekaria argitaratu du

  • DataMartxoak 12
  • Gaia Musika

Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan musikaren une gogoangarriak biltzen ditu trantsiziozko urte batean, eta hausnarketa egiten du ere, besteak beste, Artistaren Estatutuaren, adingabeak aretoetara sartzeko aukeraren eta aisialdi-eremuetan gertatzen diren sexu-erasoen inguruan.

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) EHMBE Urtekaria 2018, hirugarren urtez aurrera eramaten duen ekimena, argitaratu berri du, eta hogeita hamar bat orrialdetan musikaren une gogoangarriak eta sektorearen gaurkotasunezko gaiak biltzen ditu.

Argitalpen honen mila ale banatuko dira. Bertan, 2018an agur esan diguten taldeak gogoratu, Euskal Herrian musikarien inguruan egon diren gertakari garrantzitsuak azpimarratu (MTV Music Awards eta Musika Bulegoa Sariak kasu) eta gure musika mundu osoan barrena, Txinatik Japoniaraino eta Europako ehunka hiritan, zabaldu duten artisten esperientzia kontatu dizkigute.

David Gotxikoa, Jon Pagola eta Juan G. Andrés kazetariak ere kolaborazio-lanetan ibili dira eta Euskal Herriko jazzaren, autoedizioaren eta atzoko eta gaurko publikoaren egoera aztertu dituzte. Ainara LeGardon artistak ere kolaboratu du Musikaren Urtekari honetan, Artistaren Estatutuari eta gogo bizia manipulatzeari buruzko artikulu batekin.

EHMBEren arduradunek etorkizuneko erronkei ere aipamena egin nahi izan die, alegia:

  • Adingabeak kontzertu-aretoetara sar daitezen eta
  • Aisialdirako guneak emakumeentzat toki seguruak izan daitezen lortzea.

Urtekaria hemen deskargatu dezakezu

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana