Ibone Iza: «BIME PRO Campus musika industriak dituen nahi profesionalak asetzeko erantzuna da»

  • Ibone Iza: «BIME PRO Campus musika industriak dituen nahi profesionalak asetzeko erantzuna da»

 

BIME PRO Campus programa prestakuntza-proiektu aurreratua da, BIME PRO jaialdiaren barruan antolatua, musika-industriaren inguruko ziklo praktiko eta trinkoa, sektoreko ospe handiko pertsonek ematen dutena eta lan-etorkizuna eremu honetan ikusten dutenei profesionalizazio-bidea irekitzen diena. Ikastaroa urriaren 28tik azaroaren 1era egingo da, eta ekainaren 2ra arte izena eman daitekeenez, ikastaroaren arduradun Ibone Izarekin hitz egin dugu proposamen honen arrakasta-gakoen inguruan.

 

BIME PRO, zazpi urteko ibilbidea baitu, musikaren arloko profesionalen topagune garrantzitsuenetariko bat bihurtu da, eta ez bakarrik estatuan. Zeintzuk izan dira aitorpen hori lortzeko gakoak?

Uste dugu urtez urte izan dugun bilakaeraren eta etengabeko ikaskuntzaren emaitza dela. Gainera, musika-industriako hainbat sektoretarako eskaintzen dugun kalitatezko programazio anitzari esker, eta antolatzen ditugun jarduerei zein topaketarako espazioei esker, networking itzela sortzen da eta showcase nahiz jarduera ugari eskain daitezke hirian, eta ezin hobeki osatzen dute BECen egunean zehar gauzatzen den programazioa.

BIME Pro, halaber, Latinoamerikako, Europako edota Asiako industriarekin lotzeko gunea da. Era berean, erreferente gara musika-industriarekin eta sormen-industriekin lotutako startup-en munduan, eta ezin dugu ahaztu gure jaialdien topaketa; iaz 250 jaialdi baino gehiagotako ordezkariak bildu zituen.

 

 

Horrekin lotuta, 2017ko edizioan aurkeztu zen BIME PRO Campus. Nola sortu zen proiektua? Zer helbururekin jarri zenuten martxan?

Musika-industria goraldian dago, eta etengabe aldatzen ari da, eta sektore horretan espezializatzeko beharra zegoelako sortu zen BIME PRO Campus.

Hasi ginenetik orain arte, sektorearen inguruko ikastaro eta programa espezializatu ugari izan dira, zenbait zentro eta eskolaren eskutik, bai eta instituzioen eskutik ere. Hala ere, Campus programak, prestakuntza emateaz gain, industria hain baliagarri honetan lan egiteko ametsa dutenei lagundu nahi die.

Prestakuntza teorikoaz gain, BIME PRO Campus programak, iaz, esparru praktikora zabaldu zuen prestakuntza; besteak beste, BIME LIVE jaialdiaren muntaia bisitatu zen, eta, aurten, beste jarduera mota batzuk egingo dira.

 


Programak oso erantzun positiboa jaso du hasieratik. Lehenengo edizioan 1.500 lagunek eman zuten izena, eta urtero egiten du gora kopuru horrek. Zer motatako jendeari interesatzen zaio proiektua? Ba al dago profil komunik izena ematen dutenen artean?

BIME PRO Campusen izena ematen duten pertsonak, oro har, ikasleak, gazte ekintzaileak edota musikaren arloan lan egiten dutenak, ezagutzak zabaldu nahi dituztenak eta musika-industriaren barruan aukera berriak nahiz negozio-bide berriak bilatzen dituztenak dira.

Horrez gain, eskaintzen diren hitzaldietako gaiek pizten duten interesa kontuan hartuta, profesional asko erakartzen ditu proposamenak, eta, beraz, BIME PRO Campuseko slot-etan parte hartzen dute.

 

Aurtengo edizioan berrikuntza bat gehitu duzue: jaialdi-proposamen bat diseinatzea. Zertan datza erronka? Zer erantzun espero duzue?

BIME PRO Campus programaren barruan, BIME PRO Campus+ daukagu, aukera paregabe bat musika-industriak eskaintzen dituen aukerak ezagutzen ari diren gazteentzat.

BIME PRO Campuseko hiru egunetan eskaintzen ditugun hitzaldiez gain, bi egun gehigarri ditugu, Estatuko 32 ikaslerentzat esklusiboak, Lanbiderekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eskaintzen dugun beka bati esker: horri esaten diogu BIME PRO Campus+.

Aurten, balio handiagoa eman nahi genion profil horien bilaketari, eta, horretarako, ahalegin eta interes handiagoa sortu dugu, erronka erraz baten bidez. Espero dugu erantzun bera izatea; izan ere, proposamen asko jasotzen ari gara, eta oso interesgarriak dira guztiak.

 

 

Aukera baliatzen dugu gogorarazteko deialdia oraindik irekita dagoela, eta interesa duten ikasle guztiak animatu nahi ditugu programan parte hartzera, Campuseko esperientzia osoa bizi dezaten.

BIME PRO Campus programa arruntari dagokionez, laster egongo dira salgai, iaz bezala, ikasleentzako % 50eko deskontuko sarrerak.


Ikastaroaren edukiari dagokionez, zer bereizgarri ditu eskaintzen duzuen prestakuntzak? Zer alderdi lantzen dira ematen dituzuen ikasgaietan?

Gure programarekin, paregabeko esperientzia bat bizi ahalko dute parte-hartzaileek, eta musikaren inguruan dituzten jakin-minari erantzuna ematen lagunduko die.

Industria konplexu, dinamiko eta berritzaile batean zehar gidatzen ditugu ikasleak, eta ezagutza teorikoen eta praktikoen oinarri bat eskaintzen diegu, Estatuko adituen eskutik, sektorean ibilbide profesional bat hasteko nahiz aurreko ibilbide bat finkatzeko balio duena.


Izan ere, urtero proposatzen duzue diziplinarteko talde bat, lanbidearen alderdi guztietako prestakuntzaz arduratzen dena. Zer eman diezaiekete talde horretako kideek musikaren munduan lan-ibilbide bat hasi nahi dutenei?

Programak badu profesionalen sare bat, parte-hartzaileei hitz egiten duena eta musika-industriaren garapenaren testuinguruan jartzen dituena. 

 

Hizlari/moderatzaile bakoitza bere arloko aditua da, eta ibilbide profesional luzea eta garrantzi handikoa du. Horri esker, parte-hartzaileek harremanak egin eta ideiak beregana ditzakete, herrialde askotako entzuleriarekin.

Eta, hain zuzen ere, ibilbide sendoko profesionalen ikuspegi horrek ematen dizkie ideia berriak eta estrategiak etorkizunean industriako profesionalak izango direnei.

 

Zer ekarpen egin dio BIME PRO Campus programak BIME PROren eskaintza orokorrari?

BIME PRO Campusek garrantzi handiko profesionalak ditu, ikastaroak emateko. Eta BIME PROren barruan profil horiek izatea oso aberasgarria da ekitaldiko networkingarentzat.

Ikasleek profesional horiekin eta sektoreko beste profesional batzuekin zalantzak, loturak eta ezagutzak partekatu ahal izateak aberastu egiten du ekitaldia, eta aukera paregabeak eskaini.

Campusek BIME PROren programa orokorrari egiten dion ekarpen handiena da, hain zuzen, prestakuntza-programa aurreratuak aukera ematen diela ikasleei profesional kontsolidatuekin harremanetan jartzeko, eta profesionalek lagundu egiten dietela etengabe aldatzen ari den musika-industrian sartzen.

 

(BIME PRO Campusen 2018ko edizioaren bideo-aurkezpena).


Nola hobetu nahiko zenukete Campusen eskaintza? Norantz bideratuta dago proiektua?

Zenbait prestakuntza-zentrotara doan hurbiltzeko lan egiten ari gara, hala, posibilitatez betetako musika-industriak eskaintzen dituen aukeren inguruko ezagutzak zabaltzen jarraitzeko.

Gure misioa da etorkizunean industriako profesionalak izango diren ikasleak prestatzea. Jakina, gustatuko litzaiguke Estatuan erreferente izatea musika-sektorearen inguruko prestakuntzaren arloan. 

(Especial publicado el 9 de mayo de 2019).

Euskadi, auzolana