Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Saria

  • Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Saria
artezblai.com

  • DataMaiatzak 24
  • Gaia Arte eszenikoak

ARTEZ BLAI KULTUR ELKARTEAK, bere estatutuen baitan jasotzen diren helburuen artean, Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede, eta ondorioz ARTEZ BLAI Arte Eszeni-koen Ikerketa Sariaren 2019ko edizioaren deialdia egin du, ondoko oinarri hauen arabera:

1. – Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.

2. – Egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak.

3. – Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromezurik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, uni-bertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. La-nen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

4. – Lan bakoitza edonolako euskarri digitaletan aurkeztu daiteke (izenburuarekin baina egile edo egileen daturik gabe), eta bi artxi-borekin:-CV bat: datu pertsonalekin (izen eta abizenak, helbidea, jaioteguna eta jaioterria, telefonoa eta mail-a), ibilbide akademiko eta profesio-nalarekin, eta aurkeztutako lanaren sinopsiarekin (10 lerro inguru) -sinatutako aitorpen bat, lana argitaratu gabea, beste sariren baten erabakiaren zain ez dagoela, argitaratzeko konpromezurik ez duela eta egileak eskubide guztiak dituela egiaztatzen duena. Kontrakoa adierazten ez badute, Sariaren antolakuntzak parte-hart-zaileen datu pertsonalak erabiliko ditu Sariari buruzko informazioa zabaltzeko.

5. – Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 29an bukatuko da.

6. – Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira artez@artezblai.com helbidera eta “Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Iker-keta Saria” aipatu behar da e-mailean.

7. – Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen “Teoria eta Prak-tika” bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2020ko urtarrilerako jaki-naraziko da www.artezblai.com gure egunkari digitalean, gure sare sozialetan eta komunikabideetan.

8. – Irabazleak argitaletxeari emango dizkio argitaratze eskubideak eta irabazien %10a jasoko du.

9. – Epaimahaia gutxienez hiru eta gehienez bost espezialistez osa-tuko da, Artez Blai Kultur Elkarteko zuzendaritza taldeko kideren bat idazkari dela. Erabakia apelaezina izango da.

10. – ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Nazioarteko XII. Ikerketa Sarian parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

11. – Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gai epaimahaiak eta bere idazkaritzak argituko du eta hurrengo deialdietan jasoko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana