948 Merkatua Pro deialdia

  • 948 Merkatua Pro deialdia

  • DataEkainak 17
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak

948 Merkatua PRO (hitzaldiak, tailerrak,  networking erako topaketak, bilera profesionalak...) sormen- eta kultura-industrietako profesionalen arteko topaketarako plataforma da. Merkatu bat da, trukaketarako, elkarlanerako eta sormen- zein arte-proiektuen garapen komertzialerako toki bat, baita prestakuntza bultzatzeko ere.

Labur esanda, 948 Merkatua PRO programazioak diziplina anitzeko jarduerak eskaintzen dizkie akreditatutako profesionalei. arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, edizioa, musikak, zinea eta telebista, diseinua eta beste sormen- eta kultura-industria batzuk. Eta sinergia, aurrerapen eta sendotze profesional zein ekonomikoak eragitea da helburu garbia. Diziplina horiek guztiek nola eragiten dioten elkarri ikusteko behatokirik onena izan nahi du 948 Merkatua PRO-k. Diziplinarteko sorkuntza eta edukien aldeko apustua egiten dugu, beraz.

Espazio hirueleduna da, gainera, 948 Merkatua Pro (gaztelania, euskara eta frantsesa), eta baliabideak ezarri ditugu haien arteko komunikazioa errazteko.

Azaroaren 20, 21 eta 22an izango da hitzordu profesionala, Iruñean, Baluarte - Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

2019an, 948 Merkatuak Merkatua PRO programa eskainiko du, bereziki hizlarien profil profesionala aintzat hartuta.  Edizioaren beste berrikuntzetako bat proiektuak aurkezteko formatuaren eguneratzea izan da.

Goizetan, Baluarten, egingo da 948 PRO programa, eta espazioak eta jarduerak birdefinituko ditu, profesionalen bertaratzea eta parte-hartzea eraginkorragoa eta hezigarriagoa izan dadin.

Izen emateak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana