Literatur ikerketarako Santiago Onaindia beka

  • Literatur ikerketarako Santiago Onaindia beka

  • DataEkainak 19
  • Gaia Literatura

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bi urtez behingo beka, Amorebieta-Etxanoko Udalak deitutakoa, Ametx Erakunde Autonomoaren bitartez, EUSKAL LITERATURAREN alorrean IKERKETA sustatzeko xedez eta Santiago Onaindia idazlearen omenaldi gisa.

NORK ESKA DEZAKE?

Beka hau norbanakoek eta horretarako osatutako lan taldeek jaso ahal izango dute.  

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

E007 Eskabide orri orokorra

Eskatzailearen curriculum vitaea, eta taldea izanez gero, bertako kide guztiena, egindako ikasketak, jarduera profesionalak, gauzatutako ikerketak, jasotako sariak, argitalpenak, etab. 

Lanari buruzko txosten zehaztua, hau adieraziz:

Lanaren interesa.

Nondik norakoa eta iraupena.

Ikerketaren epeak.

Erabiliko den metodologia.

Lan egiteko guneak.

Lana egiteko dituzten baliabideak.

NON ESKATZEN DA?

Email bidez:

zelaieta@ametx.eus

Posta arrunta:

Zelaieta zentroa posta arrunta
Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Kudeaketaren kostua Ametx Erakunde Autonomoak hartuko du bere gain.

PROZEDURAREN EPEA

Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Dagokion deialdiaren oinarriak.

Ametx erakunde autonomoak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 16. edizioaren baldintzak

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du

2. Euskara sailera bidali

Teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu

Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

Ebazpena

Jakinarazpena

Argitalpena

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ametx erakundeko presidentea

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Ametx erakunde autonomoa - Euskara

OHARRAK

Ametx erakunde autonomoko presidentziak epaimahaia izendatuko du, beka honen xede den diziplinako espezialisten artean.  

Bekaren emakidaren emaitza, dokumentazio aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan jakinaraziko da. 

Epaimahaiak Bekaren esleipena hutsik utz dezake, bere iritziz aurkeztutako lanek ez badituzte beharrezkoa baldintzak eta bermeak betetzen. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri