X. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

  • X. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

  • DataEkainak 25
  • Gaia Arte eszenikoak

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko X. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 26an amaituko da. Aurten bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburu nagusia.

Kontuan hartzekoa da era berean, aurrekoetan bezala, orain aurkezten dugun hamargarren deialdi honen xedea ez dela diru-laguntza soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, bederatzigarren deialdi honetan ere landutako obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2020ko urtarrila-otsaila). Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko hainbat tabernatan.

2011n jarri genuen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko zortzi deialdietan, 60 inguru proiektu aurkeztu dira.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

Informazio gehiago beheko loturetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana