Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria 2019

  • Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko Poesia Saria 2019

  • DataUztailak 22
  • Gaia Literatura

Lanak aurkezteko epea 2019eko abenduaren 5ean bukatuko da

Kultura Zuzendaritza nagusiak, besteak beste, kultur eta arte adierazpenak landu, zaindu eta zabaltzen dituzten erakunde eta sortzaileei laguntzea du xede.

Xede orokor horren barruan bereziki lortu nahi da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen oroimena denboran zehar gordetzea, eta, era berean, jendeak sormen lanak egiten jarrai dezan sustatzea, horretarako, sortzaile berriei behar duten laguntza emanda.

Ildo horri jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bidez, hainbat lehiaketa eta sariketa antolatu ditu, horien artean, Xabier Lete poetaren omenezkoa (1944-2010), nazioartekoa eta bi urtean behin egiten dena.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua bitarteko dela, Xabier Lete Nazioarteko V. Poesia Sarirako deialdia egin du tramitazio aurreratuaren bidez, euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaragabeak saritzeko.

Lanak aurkezteko epea 2019eko abenduaren 5ean bukatuko da. Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun berean izango dituzte ondorioak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana