Atzera begirako poetika

  • Atzera begirako poetika
    Arantzazuko santutegian Elizegik ateratako argazki bat. SAN TELMO MUSEOA
berria.eus

  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Ikusizko arteak

Antton Elizegik 52 urtez ondutako argazki funtsa eman dio dohaintzan Donostiako San Telmo museoari. Natura, arkitektura eta etnografiari lotutako lanek osatzen dute
 
1954. urtean atera zuen Antton Elizegik (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1938) bere lehen argazkia: Nire arreba Malu. Ordutik, 45.000 dokumentu baino gehiago bildu ditu afizioz egindako ibilbidean, eta euskal gizartearen erretratua egiten du haren artxiboak. Diapositibek, negatiboek, RC paperean egindako argazkiek, liburuen maketek eta koadernoek osatzen dute bilduma. Argazkilariak Donostiako San Telmo museoari eman dio dohaintzan bere argazki funtsa, irudi horien iraupena bermatu eta publikoaren eskura uzteko asmoz.

«Dena esanda daukat, argazkitan», dio Elizegik. 1961ean hasi eta 2013ra bitartean ateratakoak dira artistaren bilduma osatzen duten argazkiak. Inongo helburu zehatzik gabe, motibazio intimo batek bultzatuta hasi zen Elizegi argazkilaritzan. Irudi guztien agertokia Euskal Herria da, eta ingurune horren adierazle diren gaiak ukitzen dituzte bere argazkiek. Naturak presentzia handia du bere lanean; paisaia berdeek, enborrek eta belar metek osatzen dute bere bildumaren zati handi bat. Arkitekturari ere erreparatzen dio argazkilariak: baserri hutsek, Arantzazuko santutegiak eta arkitektura erromanikoak indar handia dute. Etnografia, artisten edo familiako kideen erretratuak eta irudi poetikoak ere aurki daitezke bildumako argazkien artean.

Maria Jose Aranzasti arte historialaria eta erakusketetako komisarioa da, eta gertutik ezagutzen ditu argazkilariaren lanak. Elizegiren irudiek «desagertzear» dagoen mundu bati «nostalgiaz» begiratzen diotela azaldu du: «Bere argazkiek denboraren joanaren konnotazio interesgarri bat dute». Argazki zuri-beltzak nagusi, kontraste handiko lanak egiten ditu. Sinbolismoa eta lirismoa jasotzen dituzte, tonu ezberdinak konbinatuta. Bere lanetan garapena eta aldaketa ditu mintzagai; Euskal Herriko hiriek eta landa eremuak jasan dituzten eraldaketak jasotzen ditu, esaterako, Perratoki edo Plásticos de Larrekotxe (Larrekotxeko plastikoak) argazki serieetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana