Artista berrientzako "Lur" egonaldiak Noaineko Faktorian

  • Artista berrientzako
Diario Vasco

  • DataAbuztuak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Noain herriko La Faktoria Choreographic Center-ek urriaren 28tik azaroaren 22ra antolaturiko egonaldietan parte hartzeko deialdia irailaren 8 arte gongo da zabalik.

Dantza garaikidea eta arte bizien baitan gutxienez lan luze bat aurkeztu duten eta hazten ari diren konpainia eta taldeei baliabideak eskaintzea da ekimenaren xedea.

Abuztuaren 8tik abian dagoen deialdiak gorabidean dauden artistei bereziki lagungarri zaizkien baldintzak eskaini nahi dizkie; besteak beste, La Faktoriako 2 Estudioaren eta bertako eremu komunen erabilera, zentrotik bost minutura kokatua dagoen bi logeladun apartamentua (garaje plaza eta guzti) eta arte-akonpainamendu, ekoizpen aholkularitza eta tokiko eta nazioarteko sareekin harremanetan laguntza zerbitzuak.

Hautatutako proiektua burutuko duten artistek egonaldien amaieran proposamenaren aurkezpen publikoa egiteko konpromisoa hartzen dute. Era berean, zentroak hala erabakiz gero, irabazleek aste batez bina orduko klasea emango diete nazioarteko prestakuntzako ikasleei (betiere, La Faktoriak klase horiek programan pedagogikoki txertatzen direla irizten badu).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana