"El papel del mecenazgo en la política cultural española"


  • DataAbuztuak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Azterketa honen helburu nagusia Espainian mezenasgoak bizi duen egoerari buruzko ezagutza eskaintzea da, betiere, kultura-politika zientzia sozialen arloko diziplinarteko diziplina akademiko gisa hartuta.

Azpimarratu beharra dago, horrenbestez, ez dela datuen lan deskriptibo hutsa edo ustezko arrakasta-kasuak oinarri hartuta administrazio publikoek aplikatu beharreko formula arrakastatsuen errezeta-liburu bat (Rubio Aróstegi eta Rius-Ulldemolins, 2015), baizik eta instrumentu fiskalen erabilera eta kudeaketa kultura-politikako ereduen konfigurazioarekin lotutako marko zabalagoetan testuinguruan jartzeko ahalegina.

Jakitun izanik aldaketa instituzionalaren gaineko literatura zientifiko zabala dagoela, bai ikuspuntu ekonomikoan, sozialean edo historikoan oro har oinarrituta, bai kultur politikan zehazki, lan honek oinarri hartzen ditu aldaketak azaltzen saiatzen diren teoriak (isoformismo mota denak ikuspegi neoinstituzionalistetatik), baina, horiekin batera, erresistentzia handiena sortzen duten eta kultura-politikaren oinarri diren auziak ere hartzen ditu aintzat (balioak, orientazioak, berrikuntzarekiko edo administrazio aldaketarekiko erresistentzia).

Txostenaren estrategiak, hartutako ikuspegi akademikoa oinarri, lanaren azken zatiari begira diagnostiko gisa balio dezaketen ebidentziak eskaintzeko nahiari erantzuten dio. Hori horrela, azken zati horretan alde propositiboa laburbiltzen da, erregistro kuantitatibo eta kualitatiboak neurrian ezartzeko saiakera eginez proposamen zehatzen eskutik.

Txosten osoa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana