Hiruki 2019 - Garrobi (Getxoko Artisten Harrobia)

  • Hiruki 2019 - Garrobi (Getxoko Artisten Harrobia)
Garrobi

  • DataIrailak 4
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artisautza, Bestelakoak

Garrobik HIRUKI 2019 (Arte Garaikideen Topaketa) deialdia zabaltzen du.

Epea zabalik irailaren 15era arte

--

Edozein disziplinetako artistei zuzendua, aurkeztutako proposamena HIRUKIaren horma baten gainean edota haren aurrean burutzea posiblea izan ezkero.

Hainbat sortzaile motari aukera emango diogu bere lana partekatzeko hiruki formako (hiruki-formako oinarri prisma) egitura modular batzuen inguruan.

NAHIAK
Kultur kudeaketatik harago, eta produktua edo zerbitzua, kontsumitzailea, asebetetzea edo asebeteta gelditzea bezalako kontzeptuak alde batera utzita, Garrobik proiektu eta ekintza guztiekin, HIRUKIrekin ere bai, artearen inguruko komunitatea indartu eta hobetu nahi du. Asmoa da artistak, artezaleak eta ekimen, erakusketa eta ekitaldi bakoitzera joan nahi duten guztiek osatzen duten komunitatea zaintzea.

Helburu nagusi horrekin aurkeztu dugu HIRUKI. Tokiko kultur sarea sustatu nahi dugu, eta proiektua 5 urtez ehundu dugun sare horren ardatz edo korapilo garrantzitsu bihurtu nahi dugu.

MODUAK
Kasu honetan, hiruki formatik abiatuta hiruki formako oinarria izango duten 3 egitura eraikiko ditugu. Horiek 200 x 200 zentimetroko bederatzi plano karratu sortuko dituzte, eta bertan artista edo artista talde kopuru berberak jardun ahal izango du.

Karratu bakoitzaren gainean edo haren aurrean margotuko, marraztuko, Tailerrak, proiektu aurkezpenak, kontzertuak, lanen erakusketak, antzezlanak, dantza emanaldiak, performanceak eta abar proposatu daitezke... hasierako egituratik harago hedatuko diren ekintzak edo esku hartzeak ere egin ahal izango dira.

Artista bakoitzari lagatako espazioaren, panel karratuaren gainean lan egiteko modua ezberdina izango da proiektuaren arabera. HIRUKI egunaren hasieratik, artistek askatasuna izango dute nahi bezala garatzeko. Proiektu batzuk agian inguratzen direnen parte hartze aktiboarekin egingo dira, beste batzuk performatiboak izango dira, besteak erakusketa hutsak eta abar. Gainera, guztiek ez dute iraupen berbera izango. Hortaz, egunean zehar, hiruki itxurako egiturekin sortutako 3 espazioak eraldatu egingo dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana