WIKIRIKI: 2019-2020 ikerketa- eta sorkuntza-egonaldien deialdia

  • WIKIRIKI: 2019-2020 ikerketa- eta sorkuntza-egonaldien deialdia
wikitoki.org

  • DataIrailak 6
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Proposamenen aurkezpena 2019ko irailaren 5 etik 29ra arte

--

Euren jarduerak ikerketara, sorkuntzara edo sormen aplikatura lotuta dauden pertsona zein talde mota guztientzako (formalak zein informalak) 2019 eta 2020rako egonaldi-deialdia da WIKIRIKI.

Esperimentazio irekirako deialdia da WIKIRIKI. Batez ere honakoa bilatzen dugu: pertsonak eta taldeak gonbidatzea modu esperimentalean (aplikatuan zein ez-aplikatuan) jardutera Wikitokiko ikerketa-ildoekin edo elkarlanaren inguruko arazo zehatzekin harremana duten zenbait aspektuei buruz; inguru abegitsua eskaintzea ikerketarako eta sorkuntzarako baldintzak errazten dituena, ezagutzen, baliabideen eta proiektuen ekoizpena eta trukea sustatzen duena eta Wikitoki komunitatearen harreman-espektroa zabaltzea.

Deialdaren oinarrien laburpena

Proposamenen izaera: Izaera esperimentaleko eta diziplinaz haraindiko edozein formatuko proposamenetara dago zuzenduta WIKIRIKI. Proiektu berriak edo abian dauden proiektuak izan daitezke, aukera baldin badago horien fase berria edo alderdi zehatza Wikitokiren esparruan garatzeko.

Gaiak: Elkarlanaren inguruko proposamenetara zuzenduta dago WIKIRIKI. Gai zehatzak irekiak eta askeak dira, baina, proposamenak bideratzen errazteko, hona Wikitokiko esperimentazio-esparruak:

  1. Esperimentazio kulturaleko, subjektibitate berriak eta elkarsorkuntza ekoizteko ereduak
  2. Antolakuntza-ereduak eta harreman-protokoloak eta lan horizontalak zein banatuak
  3. Bizitza erdialdean kokatzen duten erreprodukzio sozialeko ereduak
  4. Ekoizpen-eredu ireki eta askeak
  5. Gainera, gaur egun, hauek dira interesatzen zaizkigun gaiak maila praktikoan: erlazionala zaintzea, euskara Wikitokiko egunerokotasunean, jolasa ikerketa- eta lan-prozesuetan eta janaria/jatea.

Baliabideak: Guztira 12 000 € (zergak barne), gutxienez 4 proiektu garatzeko, proiektuko 3000 €-ko aurrekontuarekin gehienez +Espazioetara sartzeko eta baliabide materialak zein inmaterialak erabiltzeko aukera, egonaldian zehar eskainitako laguntzaz gain.

Epeak: Proposamenen aurkezpena 2019ko irailaren 5 etik 29ra arte (23:59ak arte). Ebazpena: urriak 15. Proiektuak burutzea, bi txandatan: urriak 22tik aurrera eta urtarrilak 13tik aurrera. 2 eta 6 hilabete arteko iraupeneko egonaldiak.

Nola parte hartu? Eskaerak euskaraz edo gazteleraz aurkeztuko dira, maila bidez wikiriki@wikitoki.org helbidean, gaian “ZureIzena, WIKIRIKI 2019-2020” adierazten.

Gehienez 5 MB-ko PDF dokumentu bakarra aurkeztuko da, honakoa duena:

  • Izenburua
  • Laburpen-fitxa
  • Proposamenaren deskribapena
  • Kronograma
  • Aurrekontua
  • Pertsonaren edo kolektiboaren aurkezpena edo curriculuma
  • Pertsonaren edo kolektiboaren administrazio-datuak
  • Aurreko proiektuak dituen eranskina (aukerakoa)

HONA oinarri osoak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana