Elena Aitzkoa eta Ibon Aranberri Gotebörgeko Bienalean

  • Elena Aitzkoa eta Ibon Aranberri Gotebörgeko Bienalean
etxepare.eus

  • DataIrailak 9
  • Gaia Ikusizko arteak

Irailaren 7an ireki zituen ateak Gotebörgeko Arte Garaikidearen Nazioarteko Bienalaren (GIBCA) 10. edizioak. Azaroaren 17ra bitarte, mundu-mailako artista garaikideen lanak egongo dira ikusgai Suediako hirian; tartean, bi euskal artistarenak ere bai: Elena Aitzkoa arabarra eta Ibon Aranberri gipuzkoarrarenak.

Elena Aitzkoak eskultura, poesia, bideoa eta performancearekin egiten du lan, nahiz eta margolaritzan eta filmen zuzendaritzan ere aritu den. Egunerokotasunean aurki daitezkeen arropa edota portzelana bezalako objektuak bildu eta harria, landareak edota igeltsuarekin nahasten ditu formak eta irudiak egiteko. Hainbat bakarkako erakusketa egin ditu Euskal Herrian eta Estatuan zehar, baita nazioarteko hainbat lekutan erakusketa kolektiboetan parte hartu ere. GIBCAra eramango dituen obren artean Circunvalación, Completamente Dentro, Flor de Mar edota Pájaro Médula aurki daitezke.

Ibon Aranberri artistak Gotebörgeko Bienalera eraman duen Sources without qualities (Baliorik gabeko iturriak) lanaren oinarria, artistak berak ondare industrialerako biltegietan topatutako metalezko pieza abstraktu batzuk dira. Pieza zahar horiek klasifikatu gabe zeuden eta, beraz, euren antzinako funtzioa ahaztua. Horiekin, forma geometriko ezberdinez osatutako instalazio bat sortu zuen 2017an, oraingoan Suediako hirira eramango duena. Aranberrik ere hainbat instituziotan erakutsi ditu bere obrak, tartean Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioan edota Vienako Secession pabilioian. Munduan zehar ere zabaldu da bere obra.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana