"Ez daitezela ahaztu" lanak irabazi du III. Lanku Beka

lanku.eus

  • DataIrailak 11
  • Gaia Arte eszenikoak, Literatura

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak jaso du aurtengo Lanku Beka, Ez daitezela ahaztu izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso dute saria gaur Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Mariñe Arbeo eta Ane Labaka taldekideek. Bertsolaritzaren genealogia feministari begira, historia berridazteko edo berrirakurtzeko modu bat eskaintzea du helburu proiektuak.

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak bertso edukien sormenerako sortu duen bekaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Bekaren helburuak bi dira: batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.

Proiektu saridunak 3.000€ko ordainsaria jaso du, eta Ez daitezela ahaztu emanaldia urte bukaera baino lehen estreinatzeko ardura dute sortzaileek. Aipatu bekak SGAE Fundazioaren laguntza jaso du.

Aurreko bi edizioetan Erradikalak gara (Ane Labaka, bertsolaria eta Beatriz Egizabal, antzerkilaria) eta Gorria (Miren Amuriza, bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta, flamenko dantzaria) proiektuek jaso dute saria. Bi proiektu hauetatik sortutako emanaldiek hainbat eta hainbat emanaldi burutu dituzte eta dituzte programatuta ondorengo hilabeteetarako Euskal Herrian zehar.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana