Kameratoian parte hartzeko deialdia 2019

  • Kameratoian parte hartzeko deialdia 2019
topagunea.eus

  • DataUrriak 1
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Adi gazteok, gaur ireki da 15. Kameratoian (Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyan) parte-hartzeko epea eta urriaren 23ra arte zabalik egongo da! Aurten Kameratoia urriaren 26 eta 27an egingo da Lekeition eta zuon adrenalina piztera dator, inoiz baino berritzaileago gainera.

Egonaldia eta gosaria doan aterpetxean

Dena grabatzea ez delako,  izena ematen duzuen lehen 30 lagunek larunbat gaueko egonaldia eta igande goizeko gosaria doan izango duzue Lekeitioko Trinkete Aterpetxean lana entregatzearen truke. Beraz, oso garrantzitsua da bertan lo egin nahi duzuenok izen-emate fitxan markatzea.
Laburmetraia bat grabatzeaz gain Kameratoiak beste talde batzuk ezagutzeko aukera ematen du eta hauekin batera ahaztezinezko esperientzia bizitzeko tartea ere bai. Batek daki, zer nolako etorkizuneko proiektuak sor daitezkeen…

Rallyaren gaia sarean

Beste berrikuntza bat edizio honetan gaia emateko modua da. Iaz ez bezala, aurton online emango da urriaren 25ean arratsaldeko 19etan webgune honetan.
Hurrengo egunean, urriaren 26an goizeko 10etatik aurrera Lekeitioko Kultur Etxeko ateak irekita egongo dira film laburra egiteko beharko dituzuen gutxieneko ezaugarriak zeintzuk diren jakiteko. Hortik aurrera igandeko, urriak 27ko eguerdiko 12ak arte denbora izango duzue gidoia egin, grabatu, muntaia egin eta lana aurkezteko Lekeitioko Ikusgarri Zine Aretoan.
Horretaz gain, antolakuntzak muntaia egiteko azpiegitura jarriko dute zuen eskura Lekeitioko Kultura Etxean, lanak kalitate onenean egingo direla bermatzeko.

Izen – ematea urriaren 23ra arte zabalik

Gaurtik hasita eta urriaren 23ra arte zabalik izango da izen-ematea webgunean. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hemen ikus ditzakezu

Sari ugari

Kameratoiko lehen saria irabazten duenak 1.000 euro irabazteaz gain, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariaren barruan sartuko da zuzenean. Gainera, abenduaren 8an Durangoko Azokan dagoen Irudienea gunean antolatzen den DemaSA (Sortzaile Amateurren Dema) lehiaketan ere parte hartuko du.

Bigarren saridunak ere 600 euro irabazteaz gain, DemaSA lehiaketan sartuko da baita ere.
Aurton ere Publikoaren Saria kategoria izango da: irabazleek bertako produktuen otar bat irabazteko aukera izango dute.

Laburmetraia bat egiteak sortzen dizun adrenalinara engantxatuta bazaudete, hau da ZUON LEHIAKETA!

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana