GETXO KREA PRO Programa

  • GETXO KREA PRO Programa
getxo.eus

  • DataUrriak 1
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Irakurri programari buruzko informazioa eta bidali eskaria urriak 10 aurretik!

Aukerazko informazio saioa: Informazio gehiago nahi baduzu, programari buruzko azalpenak emango ditugu

urriaren 3an, Getxolanen 12:00etan (/ Ogoño 1, 48930 Getxo)

Eman izena hemen:

Zer da Getxo Krea Pro

Sormen eta Kultura Industrietako profesionalei zuzendutako programa da; hainbat jarduera eta sektore lantzen dira (artea, kultura, musika, diseinua, berrikuntza, ondarea…edo gai horiekin lotutako jarduera ez artistikoak) .

Getxolaneko proiektu berritzaile honi esker zure kokapen profesionala hobetuko duzu eta oinarrizko tresnak eta gaitasunak eskuratuko dituzu zure pasioa ogibide bihurtzeko.

Hainbat fase daude, eta metodologiaren eta edukien oinarria zu bezalako pertsonetan detektatutako beharrak kontuan hartuz ezarri da: 

  1. Banakako elkarrizketak: Prozesua zertarako behar duzun hausnartzeko.
  2. Esperientzian oinarritutako prestakuntza: Inspiratzeaz gain, ekintzailetzan hasteko gogoa izango duzu.
  3. Espezializatutako monografikoak: Zure sektorean oinarrizkoak diren gaiei buruzko dudak argitzea.
  4. Banakako aholkularitza: Aurrera egiten laguntzea, oztopoak gainditzeko eta dudak argitzeko. 

Nori zuzenduta dago:

Zuri, kulturan edo sormen alorrean lan egiten duzun horri. Bereziki zure kontura lan egiten baduzu edo zure pasioa ogibide bihurtu nahi baduzu, albo batera utzita gaur egungo izaera juridikoa. Freelance, elkartea, enpresa edo horietariko bat ere ez bazara baita ere.

Zuretzako da, bai…

  • Batzuetan zaila da sormenekoak ez diren laneko zereginak kudeatzea, eta “zure hizkuntza” hitz egiten duen norbaiten laguntza behar duzu.
  • Zure lanari prezioa jartzen hobetu nahi duzu, zure lana hobeto saldu edo defendatu nahi duzu.
  • Jasangarritasun ekonomikoaren eta askatasun sortzailearen oreka bilatzen ari zara.
  • Beste ekintzailetza programak zuretzako egokiak ez direla uste duzu.

Hau guztia lortuko duzu…

  • Zure kokapen profesionala hobetzea.
  • Oinarrizkoak diren gaiei buruz hausnartzea eta aurrera egitea.
  • Zure alor eta sektoreetan sarea sortzea.
  • Zailak diruditen gaiak argitzea, hizkuntza hurbilekoarekin.
  • Ekintzailetzarako eta gustatzen zaizuna ogibide bihurtzeko trebetasunak hobetzea.

EDUKIA

1. Banakako elkarrizketak

Zein unetan eta fasetan zauden ikusiko duzu eta aurrera egiteko zer behar duzun jakingo duzu. Horretarako, programari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko beharrezko orientabideak emango dizkizugu.

Datak: Urriak 14 -18

Hitzordua zehazteko harremanetan jarriko gara.

2. Esperientzian oinarritutako prestakuntza

Metodologia dinamikoa: zure bidean aurrera egiteko tresnak eskuratzen dituzun bitartean motibatu egingo zara.  Edukiak aukeratzerakoan kontuan hartu ditugu Sormen eta Kultura Industrietako behar profesionalak. Zure errealitatea ondo ezagutzen duten adituek emango dituzte. 

Ordutegia: 10:00-14:00

F1. Sormen prozesua. Urriak 22 +24

Barneko eta kanpoko oztopoak identifikatzea horiek gainditzeko.

Zure talentua ogibide bihurtzean modu egokian kudeatu behar dira sormen prozesuetako fase zailenak.

  • Ikasi blokeoak hobeto kudeatzen.
  • Suspertu berriz ere zure benetako sormena. 
  • Ikasi zure bezero sarea sortzen, egoen borrokak saihestuz.

F2. Xedea. Urriak 29 +31

Estrategia eta negozio eredua, lehengaia zure talentua denean.

  • Definitu helburuak eta nahi duzuna lortzen lagunduko dizugu.
  • Zure pasioa ogibide bihurtzeko oinarrizko ekintzak definitzeko lagungarria izango da.
  • Zure enpresa jasangarria izateko zer egin behar duzun ulertzen lagunduko dizu. 

F3. Diru kontuak. Azaroak 5 +7

Prekarietatea nola saihestu.

  • Zure lanari prezioa jartzea errudun sentitu gabe.
  • Egin ondo aurrekontuak.
  • Ondo egindako fakturak, zalantzak albo batera utziz.

F4. Lortu trebetasunak zure ordezkaria izan zaitezen.  Azaroak 12 +14

  • Ez zaizu saltzea gustatzen baina saldu egin nahi duzu? Ikasi nola egin
  • Zure lana saldu zure burua saldu gabe
  • Eta prezioa garrantzitsua ez baldin bada?

3. Monografiko espezializatuak

Prestakuntza saioak dira, kultura eta sormen alorreko behar profesionaletara oso egokituak daudenak edukiari eta hizkuntzari dagokionez. Zure gustukoetan izena eman dezakezu.

Ordutegia: 10:00-14:00

 M1. Diru-laguntzak, lizitazio publikoak. Azaroak 6

Hizkuntza hori ulertzeko azalpenak, deialdietara nola aurkeztu eta justifikazioak nola egin

  • Nola lortu daiteke diru-laguntza bat? Nola jakin egokia den edo ez den?
  • Hizkera administratiboa ikastea pleguak ulertzeko.
  • Eskatzeko eta justifikatzeko oinarrizko kontuak. Dudak argitu

 M2. Fiskalitatea kulturaren sektorean. Azaroak 13

Ez izan dudarik hurbilekoa den hizkuntzarekin!

  • Gai asko daude ogasunaren alorrean zure enpresari, proiektuei eta abarri buruzko zalantzak argitzeko.

M3. Diru-sarrerak sortzeko ereduak kulturarekin lotutako enpresentzat. Azaroak 20.

  • Non lortu dirua zure sormen/kultura lana jasangarria izateko.
  • Ezagutu zeintzuk diren zure negozioa ekonomikoki jasangarria egiteko moduak

M4. Publikoa garatzea. Azaroak 27

Ezagutu zure bezero posibleak eta sortu berriak.

  • Enpresa edo proiektu artistiko guztiek dute publikoa.
  • Jakin nola aztertu, geroz eta gehiago izateko.

Parte hartzen baduzu programa bukatzean zure beharrei egokitutako aholkularitza izango duzu.

Parte hartu nahi al duzu?

Getxokoa bazara edo Getxon zure negozioa sortu nahi baduzu, bete eta bidali eskaria hona . Azken eguna: 2019-10-10

Zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa zehazteko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana