Kontadores Gazte Zentroak IV. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko deialdia ireki du

  • Kontadores Gazte Zentroak IV. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko deialdia ireki du
Kontadores

  • DataUrriak 2
  • Gaia Arte eszenikoak

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 7ra arte, eta hautaturiko piezak 2019ko azaroaren 30ean ikusi ahal izango dira Kontadoresen, IV. Mikroantzerki Maratoiaren testuinguruan

Kontadores Gazte Zentroak IV. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.

IV. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2019ko urriaren 1etik azaroaren 7ra arte dago zabalik, biak barne. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu eta deskargatu ahal da Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus).

Epaimahaiak hiru pieza hautatuko ditu, eta epaimahaiaren erabakia 2019ko azaroaren 15ean argitaratuko da. Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta IV. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Gazte Zentroan 2019ko azaroaren 30ean.

Maratoiaren laugarren edizio honetan, bertaratzen den publikoak esperientzia apartekoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.

IV. MIKROANTZERKI MARATOIAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

IZENA EMATEKO FITXA

INFORMAZIO GEHIAGO:

Kontadores Gazte Zentroa

Pasai San Pedro hiribidea 13 - Bidebieta - Donostia
Tel.: 943 483476
Web orria: www.kontadores.eus
Helbide elektronikoa: kontadores@donostia.eus

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana