Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Mikel Artolak irabazi du final-zortzirenetako azken saioa

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Mikel Artolak irabazi du final-zortzirenetako azken saioa
    Mikel Artola eta Iaki Zelaia. JON URBE
Berria

  • DataUrriak 5
  • Gaia Arte eszenikoak

Iñaki Zelaia, Oier Aizpurua, Unai Izagirre, Aitor Salegi eta Eneko Araiztegi izan ditu kantukide. Horiek ez dute aurrera egitea lortu.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, final-zortzirenetako azken saioa jokatu da gaur, Lasarte-Orian. Mikel Artolak bildu ditu puntu gehien (429), eta haren atzetik sailkatu dira Iñaki Zelaia (412,5), Oier Aizpurua (401), Unai Izagirre (397,5), Aitor Salegi (390) eta Eneko Araiztegi (389,5).

Saioetako irabazleek zuzenean lortzen dute hurrengo faserako txartela, eta gainerakoek puntuazioaren arabera. Gaurkoak, beraz, final-laurdenak zehazteko balio zuen. Honako hauek sailkatu dira: Ane Labaka, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Gorka Maiz, Beñat Iguaran, Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena, Maider Arregi, Unai Muñoa, Iñigo Mantzizidor, Ander Lizarralde, Maialen Akizu, Iñaki Gurrutxaga, Mikel Artola, Felix Zubia, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Iban Urdangarin, Iñigo Izagirre, Mikel Tapia, Amaia Iturriotz eta Ane Zuazubiskar. Horiez gain, duela lau urteko finalean kantatu zuten sei bertsolari sartuko dira final-laurdenen fasean: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Oihana Iguaran.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana