emART Deialdiak 2019

  • emART Deialdiak 2019
Artgia

  • DataUrriak 8
  • Gaia Ikusizko arteak

Epea zabalik azaroaren 8ra arte

--

Hiru artista arabarren lana aukeratuko du ARTgia-k EmART deialdiaren bidez

- Deialdiak hiru formakuntza saio eskainiko ditu artisten ekonomia, komunikazioa eta proiektuen aurkezpenen inguruak erdigunean jarriz. Gasteizko Udalaren laguntzarekin burutuko da deialdia.

- Arabako emakume artisten lana hauspotzea du helburu eta sari ekonomikoa eta bi erakusketa eskaintzen ditu; kolektiboa eta bakarkakoa

GASTEIZ. “Arabako emakume artisten lana hauspotzea eta mahaigaineratzea da gure helburua proiektuari heldu genionetik eta… horretan ari gara”. Horrelaxe azaldu du ARTgia sorgune & aretoko kide Ludi Puertas-ek EmART deialdiaren funtsa. “Arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da EmART, Araban emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko”. Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea dauka xedetzat eta emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak.

Bigarren aldia da deialdia abiatzen dutela eta lehen edizioan ikasitakoa praktikan jarri dute. “Aurten formakuntza saioak eskainiko ditugu. Aurreko urtean hainbat izan ziren zenbait artistek aipatu zizkiguten gabeziak. Horien artean daude adibidez oso basikoak diren baina inork erakusten ez dituen artiston ekonomiaren kudeaketa, on line eta off line komunikazioa edota proiektuen kontzeptualizazio eta aurkezpenak”.

Almudena Maesok hitz egin du honen inguruan. 24 urte dituen artista honek oso argi dauka “unibertsitatean ez direla apenas horrelako gaiak jorratzen; ez BEZ-a, ez PFEZak… lanean hasi eta bai ala bai ezagutu behar direnak”. Horregatik, urriaren 24, 25 eta 26an hiru formakuntza saio hauek eskainiko dituzte “praktikoak eta behar beharrezkoak diren gauzak nola egin irakasteko”. “Sinergiak elkarrizketa eta elkarlanaren bidez sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean”, azaldu du.

Ludi Puertas, ARTgiako kideak azaldu du «arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Araban emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera ildo gisa, helburutzat baitauka herrialdean garabidean diren emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak». Hiru proiektu aukeratuko dituzte eta horiek jasotzeko epea urriaren 26tik azaroaren 10a bitartean egongo da zabalik “gaueko 23:59ak arte”.

Gasteizko Jose Lejarreta kalean leku hartu duen ARTgia sorgune eta aretoaren helburua topaketa, truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako gunea izatea da. Artistei, sortzaileei, agente kulturalei eta jendarte osoari oro har irekita dago, betiere erdigunean sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa jarrita.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana