Bizkaiko Foru Liburutegiaren hasierako urteak gogoratuko ditu erakusketa batek

  • Bizkaiko Foru Liburutegiaren hasierako urteak gogoratuko ditu erakusketa batek
bizkaie.biz

  • DataUrriak 9
  • Gaia Artxibategiak eta Liburutegiak

Fidel Sagarminagaren funtsaren zati bat be ikusi leiteke

1929an eskuratu eban Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Astarloa kaleko eraikina, han Foru Liburutegia jarteko. Gaur egun, 90 urte geroago, goitik behera modernotuta, hantxe dago oraindino liburutegia. Instalazino horren hasierako urteak gogoratzeko, Liburutegi mugabakoa. Sagarminagaren legadua, 1929-2019 erakusketea zabaldu dabe Foru Liburutegian bertan, zemendiaren 30era arte.

Batez be, liburutegia zabaldu zanean ikusgai egon ziran agiri eta liburuak ipini ditue erakusketan. Ganera, Fidel Sagarminaga XIX. mendeko politikariaren ondaretik hartutako materiala be badago. 1872an Bilboko alkate izan zan Sagarminaga, 1876an Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta, 1879an, Euskal-Erria alkartea sortu eban.

Besteak beste, antxinako liburuak eta inkunableak ikusi leitekez, adibidez, Foru Barriaren kopia zaharrak. Ganera, argazkiak, agiriak, altzariak... ikusi leitekez, ehun pieza inguru. Fidel Sagarminagaren funtsekoak dira horreetako asko, baina badagoz bilduma publiko eta pribaduetatik hartutakoak be, batzuk jenteari sekula erakutsi bakoak.

Foru Liburutegiak gaur egun daukazan zerbitzuak eta bildumak eskaini ahal izateko oinarriak ipini zituen personei omenaldia egitea da erakusketearen helburua. Liburutegiaren sustatzaile eta kudeatzaileen lana aldarrikatzeaz gan, horren ezagunak izan ez ziranak be nabarmendu nahi ditue.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana