Ximun Fuchs: 'Artista gisa dugun rola estali diren min edo zauriak gizarteratzea da'

  • Ximun Fuchs: 'Artista gisa dugun rola estali diren min edo zauriak gizarteratzea da'
    Ximun Fuchsek "Zaldi urdina" antzezla zuzendu du
eitb.eus

  • DataUrriak 10
  • Gaia Arte eszenikoak

Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak elkar hartuta itzuli dira, laugarrenez, “Zaldi urdina” Ximun Fuchsek zuzendutako lanean, drogaren inguruan itzalean utzitakoak agerian uzteko asmoz

Aingeru 17 urteko mutikoak ihes egingo du, jai giroan beste gazte bat droga hartuta hil denean, susmagarria delakoan. Haren atzetik eta azken urteotan drogak Euskal Herrian utzi duen arrastoaren xerka, pertsonaiek bidaia bat abiatuko dute ikuslearen gozagarri eta hausnarketarako gai.

Hori da “Zaldi urdina” Axut, Artedrama eta Dejabu konpainien elkarlanaren azken emaitzaren abiapuntua. Lankidetzan “Errautsak”, “Hamlet” eta “Francoren bilobari gutuna” ekoitzi zuten hiru antzeztaldeok euskal road movie bat proposatuko dute euskal antzokietan, hurrengo hiletan, eta berrogeita hamar funtzio baino gehiago dituzte dagoeneko itxita.

Bidaia horren abiapuntua Luhuson jarri dute, urriaren 11rako, eta handik hamaika tokitara egingo du Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide aktoreek osatzen duten taldeak, Aingeruren bila.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana