Nazioarteko kongresu batek eta zinema dokumental ziklo batek emango diote amaiera Scotland Goes Basque programari

  • Nazioarteko kongresu batek eta zinema dokumental ziklo batek emango diote amaiera Scotland Goes Basque programari
    Iturria: Irekia
irekia

  • DataUrriak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Urriaren 11tik 20ra, Europa Transit saileko Kaleko dantzariak, Mugaminak eta Erresilientzia-soinuak dokumentalak proiektatu eta horien inguruko hainbat jarduera burutuko dira Sra. Polaroiska, Mursego eta Amets Arzallusen eskutik Edinburgon eta Glasgown

Urriaren 16an eta 17an, Edinburgoko Unibertsitatean Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean nazioarteko kongresua egingo da

2019 urte hasieratik hona, #ScotlandGoesBasque programaren eskutik, euskal kultura garaikidea erakusgai izan da eskoziako kultur programa nagusienetako batzuetan: musika Celtic Connections jaialdian; zinema CinemaAttic plataformaren programazioan eta Edinburgh International Film Festival zinema jaialdian; arte eszenikoak Fringe-en eta literatura Edinburgh International Book Festival-en.

Udazken honetan berriz zinema dokumentalean eta unibertsitatearen alorrean jarriko du fokua #ScotlandGoesBasque programak.

Europa Transit, Edinburgo eta Glasgown

Uriaren 11n hasi eta 20ra bitartean, Europa Transit dokumental-bildumako hiru izenburu izango dira ikusgai Eskozian: Kaleko dantzariak, Mugaminak eta Erresilientzia-soinuak. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Europan barrena hamar hiritan (Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika) abiatu zen kultura-enbaxada ibiltaria izan zen Europa Transit; horren helburua zen elkarbizitzarako trantsizioaren kultura sustatzeko. Egitasmoaren aitortza gisa, Xuban Intxausti zinemagileak zuzendutako hamar dokumentaletako hiru ditugu Edinburgo eta Glasgown aurkeztuko direnak.

Kaleko dantzariak

Urriaren 12an Edinburgoko Scottish Documentary Institute delakoan aurkeztuko den Kaleko dantzariak filmak Sra. Polaroiskak, hau da, Alaitz Arenzana eta María Ibarretxek osatutako talde artistikoak (informazio gehiago: http://cargocollective.com/srapolaroiska) Bulgariako Plovdiv hirian erromaniar etniako hainbat gazterekin ikuskizun bat prestatzeko burututako egonaldia jasotzen du.

Proiekzioaren aurkezpena María Ibarretxe eta Alaitz Arenzanak egingo dute, eta proiekzio horren osagarri, bezperan, Lur away performancea taularatuko dute eskoziar hiriburuko Lauriston Hall aretoan.

Mugaminak

Urriaren 17an, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak (informazio gehiago: https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/364-amets-arzallus) Zipren greko-zipretar eta turko-zipretar komunitateen arteko gatazkaren ondorioen berri jaso eta bere bizipen propioekin alderatuz grabatutako Mugaminak dokumentala aurkeztuko du Edinburgoko St Cecilia’s Hall aretoan. Gainera, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun suertatu zen Amets Arzallusek bertsolaritzaren inguruko hitzaldia emango du.

Erresilientzia-soinuak

Zikloa ixteko, urriaren 20an Glasgowko Arte Garaikideko Zentroan Erresilientzia-soinuak dokumentala aurkeztuko da. Maite Arroitajauregi, Mursego, eta Vedran Smailovic, Sarajevoko biolontxelojotzailea protagonista dituen filmak musikaren bidez trauma gainditzeko gaitasunaz jarduten du, Bosnia Herzegovinako gerraren ostean egun bizi den egoeratik abiatuta. Jarraian, Mursegoren zuzeneko emanaldia izango da areto berean. Bere ibilbidean zehar, Mursegok, hau da, Maite Arroitajauregi eibartarrak hainbat proiektutan esku hartu du: adibidez, Japan Gora, Napoka Iria, Kokein, Miztura, Lisabö, Kashbad, Anari edo Manett.

CinemaAttic plataformarekin lankidetzan antolatu dira emanaldi hauek.

Europa Transit

Egitaraua

 

Urriak 11. 19:30ean

LUR AWAY (performancea)

Sra. Polaroiska, sorkuntza eta zuzendaritza

Alaitz Arenzana, María Ibarretxe, Natxo Montero, Myriam Petralanda, antzezleak

Lauriston hall (Edinburgo)

Urriak 12. 16:00ean

STREET DANCERS (Kaleko dantzariak) (dokumentala)

María Ibarretxe (Sra. Polaroiska), aurkezpena

Scottish Documentary Institute (Edinburgo) 

 

Urriak 17. 19:00ean

COMMON BORDERS (Mugaminak) (dokumentala)

Amets Arzallus, hitzaldi-mintegia

St Cecilia's Hall (Edinburgo)

 

Urriak 20. 19:30ean

SOUNDS OF RESILENCE (Erresilientzia soinuak) (dokumentala)

Mrsego (Maite Arroitajauregi)

(kontzertua)

Centre for Contemporary Art Glasgow (CCA)

Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean kongresuan, egun komunikazio sistema globalak eskaintzen dituen erronkak eta aukerak hizpide Edinburgoko Unibertsitatean

Euskal Herriak eta Eskoziak komunean dituzten faktoreen artean daude hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxituen egoera soziolinguistikoa eta egoera horren aurrean hedabideek duten funtzioa eta  hauen garapena.

Hortik abiatuta, Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak nazioarteko kongresu bat antolatu dute, urriaren 16an eta 17an Edinburgoko Unibertsitateko The Informatics Forum eraikinean egingo dena. 30etik gora aditu bilduko dituen kongresu honen xedea da hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan eztabaida akademikoa eta profesionala sustatzea  eta, aldi berean, unibertsitateko ikertzaileen eta hizkuntza horiek lanabes dituzten komunikabideetako profesionalen artean elkarlana bultzatzea.

80. hamarkada hasieran sortu ziren Kataluniako, Hego Euskal Herriko eta Galesko telebisten sorrerak hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruko hausnarketa bultzatu zuen eta azken urteotan, Internet gainjartzearekin batera, komunikazio sistema globalaren aurrean hedabide horiek dituzten erronken eta aukeren inguruko hausnarketa ezinbestekoa da, eta hori da hain zuzen kongresuak eragingo duena.

Besteak beste, landuko diren gaiak dira komunikazio eta kultura politikak; hedabideen ekonomia eta eremu digitala; telebistak eta Interneteko bideo plataforma berriak; audientzia, genero eta eduki azterketak; programazio estrategiak eta edukien kontratazioa; produkzio baldintzak eta distribuzio aukerak; edukien komertzializazioa; hedabideak eta hezkuntza; lurraldetasuna, hizkuntza eta nortasuna; eta hedabideak eta genero ikuspegia. Eta honakoak dira hizpide izango diren hizkuntzak: akaniera, bosniera, Eskoziako gaelikoa, eskoziera, euskara, frisiera, irlandera, jorubera, kornubiera, kroaziera, kymruera, nederlandera, sardiniera, serbiera eta zuluera.

Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean

Egitaraua

Urriak 16

9:45

Euskarazko hedabideak lau hamarkaden ondoren: begirada kritiko bat. Josu Amezaga, UPV/EHU

11:00

Komunikazioa eta kultura politikak

  • Eskozia eta Sardinia: hizkuntza politiken analisi konparaitoba. Robert Beveridge, FRSA (University of Sassari)
  • Komunikazioa hizkuntza indigenetan Ghanan: jasangarritasuna jomuga. Ufuoma Akpojivi (University of the Witwatersrand)
  • Gutxiengoen hizkuntza-eskubideak eta hedabide publikoak Bosnia-Herzegovinan. Kristina Cendric (SHARE Foundation)
  • … eta kitto! tokiko egunkarien irakurleak hamar urtetan zehar: paperezko tokiko egunkari baten sendotasunen eta erronken azterketa. Enara Eizagirre (Aztiker)

14:00

Ikusle kuotak handiagotzea ala hizkuntza salbatzea da jomuga? TG4 Ireland-en kasua. Alan Elessmont (TG4)

 15:00

Hizkuntzaren erabilera eta nortasuna

  • Dragoi Bola euskal telebista publikoan: ikusleen hizkuntza-jarreran eta erabileran eragina. Beñat Muguruza, Garbiñe Bereziartua (UPV/EHU)
  • Hedabideak euskaraz, paperetik Internetera: zenbat gara eta zer egiten dugu? Libe Mimenza (Behategia)
  • Euskararen ezagutza eta erabilera eta ikus-entzunezko hedabideen kontsumoa Euskal Herriko unibertsitate-ikasleen artean. Edorta Arana, Beatriz Narbaiza (UPV/EHU)
  • Euskaldun gazte eta helduen komunitateak Twitter-en: euskararen egokitzapena XXI. mendeko komunikazio-moldeetara. Joseba Fernandez de Landa, Rodrigo Agerri, Iñaki Alegria (UPV/EHU)
  • Gu ere Euskaldunak gara, Boisekoak: nortasunaren eraikuntzaren eta kulturen arteko egokitzapenaren inguruko ikuspegi bikoitza Boiseko euskaldunen komunitatearen bidez. Jaione Diaz (University of Maryland)
  • Raidió na Life-en 25 urte: irlandar hiztun komunitate baten garapen konplexua irratiaren bidez. John Walsh (National University of Ireland), Rosemary Day (University of Limerick)
  • Diejen is iejl prikkelboar: audientzien diseinua eta nortasuna animazio filmak nederlanderara bikoizterakoan hizkuntza barneko aldaeren bidez. Christophe Declercq (UCL, London’s Global University)

Urriak 17 de octubre

9:00

Ikus-entzunezko edukiak euskaraz: telebista kontuak aro digitalean. Itziar Azpeitia (ETB)

10:00

Produkzio baldintzak, programazio estrategiak eta distribuzio aukerak (I)

  • Kazetaritza digitalean jardutea afrikar hizkuntzatako egunkarietan: Alaroye eta Isolezwe egunkarien kasu-azterketak. Abiodun Salawu (North West University)
  • Kornubieraren aferari erantzunez: gure etorkizun digitalerako zerbitzu publikorako hedabideak diseinatzen, datuek bultzatutakoak, ez linealak eta askotarikoak, bloke-katean oinarrituak. Denzil Monk (Falmouth University)

13:00

Produkzio baldintzak, programazio estrategiak eta distribuzio aukerak (II)

  • To the Max: murgilketa bultzatzeko transmedia kontakizuna frisieraz. Nola eraiki gazteen xede-talde batekin epe luzerako harremana interakzioa erabiliz. Halbe-Piter Claus (Omrop Fryslân), Bart Kingma (Omrop Fryslân), Mirjam Vellinga (Afûk), Fokke Jagersma (Afûk)
  • Zinema jaialdiak Euskal Herrian: euskarazko filmen zirkulaziorako aukerak eta mugak. Aida Vallejo, Amaia Nerekan (UPV/EHU)
  • Itzulpenaren erronkak hizkuntza aniztun filmetan: Handiaren kasua. Elizabete Manterola, Ana Tamayo (UPV/EHU)
  • Atzerriko fikzioa hizkuntza gutxituetan. Urtzi Urrutikoetxea (ikerlari independentea)

 15:15

Mahai-ingurua: Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak aro digitalean. Alan Esslemont (TG4), moderatzailea

Elin Haf-Jones (The University of Wales Trinity Saint David)

Rob Dunbar (University of Edinburgh)

Margaret Mary Murray (BBC Alba)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana