Irati Elorrieta: "Hainbeste kostatu zitzaidan ?Neguko argiak? idaztea, nire buruarentzat saririk handiena bukatzea izan zela"

  • Irati Elorrieta:
    Irati Elorrieta, idazlea

  • DataUrriak 14
  • Gaia Literatura

Irati Elorrieta idazleak Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Neguko argiak’ izeneko bere bigarren nobelari esker, Literatura Euskaraz atalean

Lana eta familia bateragarri egitea zaila bada, ekuazio horretan literatura sartzen baduzu are zailagoa dela dio Irati Elorrieta idazle bizkaitarrak (Bilbo, 1979). Hori da, hain zuzen ere, bere bigarren nobela idazteko hamar urte behar izanaren arrazoia, bere aburuz. Hala ere, “orain literaturari espazio gehiago ematen” saiatuko dela dio, saria jaso eta lehenengo egunak “bizitza hankaz gora jarri ostean” berriro erritmo normalean murgilduta Berlinen. Literaturatik bizitzeko anbiziorik ez daukan arren, “orain niretzat literatura garrantzitsua dela ikusi dut, horregatik ez dut alde batera utziko”.

Nolakoak izan dira saria jaso eta ondorengo egunak?

-Egia esan ez nuen saria inondik inora espero. Harritu egin nintzen, eta pozez jaso nuen. Berri hau jaso- tzeak eguna hankaz gora jartzen dizu, baina pare bat eguneko gauza da bakarrik, erritmo normalean nago berriro Berlinen.

Denbora luzea eman zenuen liburua idazten. Nolakoa izan zen prozesua?

-Burbuilak atera baino lehen hasi nintzen proiektu honekin, baina egunerokotasuna, lan egin beharra, familia… ez zidan uzten tarte handirik idazteko. Tarteka idazten nuen, orain bai, orain ez… ez nuen lortzen aurreratzea. Urte hauetan paperak kajoian sartuta egon dira. Momentu batean esan nuen: hau bukatu nahi dut;eta beste gauzak aparkatu, paperak mahai gainean jarri eta lehentasuna eman nien;idazketa prozesuan murgildu nintzen. Ez dut jakin idazketari lehentasuna ematen, eta aitortzen zenbateraino zen garrantzitsua niretzat liburu hori idaztea. Eta garrantzitsua bada, espazioa eman behar zaio, denbora.

Literatura oraintxe bertan lehentasuna da?

-Lehentasuna eman diot bukatu ahal izateko, eta beste gauzak albo batean utzi ondoren, orain berriro hartu ditut. Hala ere, zerbaitetatik bizi behar da;eta argi daukat literaturaz bizitzeko anbiziorik ez dudala. Ez dut ikusten nire burua horren atzetik;horregatik nire bizitzaz arduratu behar naiz. Aparkatuta daukat;baina orain badakit idazteak niretzat garrantzia duela eta ezin dudala utzi luzaroan aparte. Saiatu beharko naiz bi gauzak hobeto tartekatzen;beste gauzak alde batean utzi gabe ere. Hori da helburua. Familia eta lana kontziliatzea zaila da;eta hor literatura sartzea… Hori da nire erronka, ea lortzen dudan.

Nobelarentzat aberasgarria izan da hamarkada bateko lan landua izatea?

-Bai, ez dio txarrik egin behintzat. Kajoian izan ditudan bitartean, buruan egoten jarraitu dute;horregatik, pertsonaiak eta gaiak buruan lantzen jarraitu ditut. Nik denbora behar dut gauzei forma emateko. Hasieran susmatuko ez nituen bideetatik joan naiz azkenean, bide berrietatik. Deskubritzen zer zen kontatu nahi nuena, nola egin... idazten ez egoteak ez du esan nahi liburuko mundu hori ez daukadala buruan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana