Erakundeen bisita ID Arte Betouko goi-mailako arte eta diseinu eskolara

  • Erakundeen bisita ID Arte Betouko goi-mailako arte eta diseinu eskolara

  • DataUrriak 14
  • Gaia Ikusizko arteak, Bestelakoak

Gasteizko alkate Gorka Urtaran,Lehendakari Iñigo Urkullu eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte ID Arte goi-mailako arte eta diseinu eskolara joan dira gaur bisitan, zeinak dagoeneko Betoñun baitu egoitza. Erregimen Bereziko Ikasketen ikasturtearen hasierarekin bat egin da ekitaldia.

Zaramagan bi hamarkada eman ondoren, Betoñuko atariko 23.eko instalazioetara aldatu da eskola. Ikastetxeak bost titulazio eskaintzen ditu, eta 343 ikasle eta 46 irakasle ditu. Euskadin goi-mailako diseinuko arte ikasketak egin daitezkeen zentro publiko bakarra da ID Arte.

Beste hauek ere hartu dute parte bisitan: Jon Urresti, Vital fundazioaren lehendakaria; Maite Alonso, Hezkuntza sailburuordea; Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea; Esti Iregi, ID Arteren zuzendaria, eta ikastetxeko zuzendaritza taldea, irakasleak eta ikasleak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana